Workrave: Ordenagailu aurrean ariketak
Programa honen helburua postura berdinean ordu luzez tekleatzen ez ibiltzea da, bizkarrean, lepoan, edo eskumuturrean minik eduki ez dezagun. Nik instalatu eta egun batzuetan probatu dut eta oso gustora nago.
Workrave instalatu eta aktibatu ondoren, honela funtzionatzen du:
Mikro-atsedenak
Hainbat minututik behin, leiho txiki batek deskantsatzeko abixatuko dizu. Teklatua eta xagua utzi, eta une horretan hasiko da zure mikro-atseden denbora kontatzen. Normalean mikro-atseden hauek 20 segundukoak izan daitezke, 5 minututik behin adibidez. Une hauetan onena eskuak ordenagailutik altxa eta leihotik begiratzea, bistak ere deskantsu har dezan.
Atsedenak
Orduero, 5 minutuko pausak proposatzen dizkizu programak, kasu honetan leiho bat atera eta abisua ematen dizu. Atseden tarteetan hainbat ariketa proposatzen ditu programak, besoa, lepoa edo bizkarrean luzapenak, begiak mugitzeko ariketak eta abar.
Eguneko denbora muga
Bestalde, egunero ordenagailu aurrean egiten duzun denboraren kontrola darama Workravek. Kontrola gainera efektiboa da, hau da, benetan ordenagiluan aktibo zauden denbora bakarrik neurtzen du. Adibidez, komunera joateko jeikitzen bazara edo telefonoz ari bazara ez du denbora hori kontatzen. Horrela, egun osoan ordenagailu aurrean zauden denbora mugatzeko aukera ere baduzu.
Denboraren kontrola
Gogoratu, bai mikro-atseden, atseden eta denbora mugen kasuan denbora efektiboa kontatzen dela. Hau da, teorian mikro-atseden bat tokatzen zitzaizun unean programak detektatu badu ez zarela ordenagailuan aktibo egon, ez dizu mikro-atseden hori proposatzen eta berriz tekleatzen hasten zarenean hasten da denbora kontrolatzen.
Denbora tarteak, zenbatetik behin nahi duzun atsedena eta zenbatekoa, zuk zehaztea komeni da zure beharren arabera. Badago eskumuturreko minez bajan egon den jendea, ziurrenez horrek pausa gehiago eta luzeagoak beharko ditu ziurrenez. Denbora guzti hauek zehazteko aukera ematen du Workravek.
Workrave programa euskaratuta dago eta GNU/Linux eta Windows-erako aurkituko duzu beraien webgunean: Workrave.org . Ubuntu eta Debianen programa gordailu arruntean duzu eskuragarri, minutu batean instalatzeko moduan.
Benetan erabilgarrixa dan programatxua. Beti esaten dotxat nere buruari, gaur noizian behin gelditxu ingo naiz begixak eta gorputza deskantsatzeko, baina azkenian oso gutxitan itxen dot.
Biharbada norbaitxek abisatzen badozta, errezaua ingo jata atsedenaldixak hartzia.
PD: Captcha sistemia ondo al dabil? Hasiera batian ez neban letrarik ikusten.