Hau ere karnabala da
Hau ere karnabala da. Eta itxura guztien arabera, bestea (desfile eta playback lehiaketena) baino zaharragoa. Eta uste baino zabalduagoa. Euskal Herrian makina bat herritan jarraitzen dira inauteriak modu honetan ospatzen. Baina, auzoko inauteriak dira, lagunarteakoak, familiarrak. Puska biltzeak, eskeak, arrautze-aurrautze, oilasko biltzea edo mila izen desberdin dituzte kuestazio horiek.
Neguko festetan ohiko errondak dira. San Martin-etan hasita eta inauterietara, Olentzero bera, San Nikolas, Santa Eskea eta beste hainbat festa, eskema horrekin ospatu dira luzaroan, eta oraindik ospatzen dira han eta hemen. Baina, kerizpean. Ituren eta Zubietako inauterietan joaldunei argazkiak ateratzen zientoka kamerari izaten dira, baina aurretik puska biltzean ibili direnean (ia) inor ez da haien atzetik ibiltzen, eta hori ere (eta hori batez ere) inauteria da.
Hemen Lesakako Goitarrekin egindako bueltaren kronika.