Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Berrogei urteko isil-poltsa

Berrogei urteko isil-poltsa

Amatiño 2010/02/16 23:54
Gaur bezalako egun batean, duela 30 urte, 1980ko otsailaren 16an inauguratu zen Gasteizen Forondako hegazkin-landa. “Aireportu” eta honelako izen petralak geroxeago etorri ziren. Orduko diputatu batek esan bezala, “bisitariek lur hartu eta besterik gabe gure hizkuntzaren berezitasunaz jabetzeko aukera galdu genuen”. Aurrenik izena galdu genuen eta gero, berriz, izana. Urteko sei milioi bisitarirentzat egindako zelaiak 40.000 lagun baino ez baitzituen iaz izan.

Cayetano Ezquerra diputatu nagusiari inoiz gutxitan gertatu ohi den misioa bete beharra egokitu zitzaion: 1977an diktadura osteko erakunde frankistaz arduratu eta, 1979an,  demokraziak erakarritako agintarien eskutan utzi. Historian zehar oso tarteka-marteka baino gertatu izaten ez den kinka hartan, Arabako Diputazioak berrogei urtean Espainia bat eta bakarrari ezkutatutako diruok isil-poltsatik atera behar izan zituen eta sail bakoitzeko diputatuei sosak zertan xahutu erabakitzeko aukera erdi-ezkutuan eskaini.

Diotenez, Osasun diputatuak geriatriko garaua egiteko asmoa azaldu omen zuen eta baita egin ere Lakuan. Ez zen sekula  ospitaletzat erabili izan baina nik neuk behintzat --1980ko udaberrian Euskara Zuzendariarenak egiteari ekin nionean-- ortopedia-tramankuluez jantzitako bainuontzi eta guztiko bulegoa estreinatu ahal izan nuen. Urteak ez dira alferrik joan baina, hainbat urtez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiari geriatrikoa deitu izan zitzaion arrunt asko.

Nekazaritza diputatuak, berriz, Ganadu Plaza eskatu zuen eta baita eraiki ere, Zurbanora bidean. Baina Gasteiz berria ez zegoen nonbait ganadutarako eta, baserri-azokak noizik behin baino antolatzen ez zirenez gero, 1990an  Baskoniak saskibaloitarako egokitzea lortu zuen, Josean Kerejeta lazkaotarraren eraginez.

Forondako hegazkin-landa eraiki beharra ere diru-banaketa hartan otu omen zitzaion orduko Garraio diputatuari. Geroztik ez du izan, bidaiari-kopuruari dagokionez, zenbaitek itxaro zuen arrakastarik baina bai, ordea, merkantziatan. Hutsaren hurrengotan hasi eta iazkoan 28.000 tonako trafikoa kudeatu ahal izan zuen. 28.000 tona ez dira gero artalak, espainiar estatutuko laugarren merkantzia-aireportua hain zuzen ere.

 geriatrico

Geriatrikoa, Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren lehen egoitza

 foronda

Aireportua, Forondako landetan

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: