012: Administrazioarekin telefono zuzena
Multa bat izan nuen. Ordaindu nuen, baina aste batzuk pasata berriz
etorri zait multaren jakinarazpena. Nire ordainketa ondo bideratu ote
den konfirmatu nahi nuen, ez dela akatsik izan eta ez didatela multa
bigarren aldiz ordain arazi nahi. Telefonoz deitu nahi izan dut
Trafikora, baina 012 zenbakian adeitsuki jakinarazi didate trafikon ez
dute telefonorik hartzen. Ezin inori galdetu nire multa kitatua dagoen
edo zer gertatzen den.
Orain urtebete arazorik gabe hitzegin nuen
trafikoko langileekin, baina orain ez, orain 012a jarri dute, eta
dagoeneko ezin da haiekin hitzegin. Eta 012ko langileak ez dauka
ideiarik ere nire multaren egoeraz. Bulegora joan beharko naizela esan
dit. Hau bai aurrerapena!!! Donostira joan behar dut konsulta alu bat
egiteko?? Ez emailik, ez telefonorik! Adelanto handia 012 zerbitzu hau
aizu!
Leihatila bat aurkitu dut eta han idatzi dut nire kexa. Ez dakit inork kasu egingo didan.