Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Erabiltzen al dira twitter-eko zerrendak?

2010/04/23

Atzo egindako pare bat galderei eginiko erantzunak bata bestearen atzetik.

Erabiltzen al dira twitter-eko zerrendak? - Gehiago irakurri

Pattarra pittarrian

2010/04/23

Ahuntzak eguardixan doministiku egin dau lehenmundisten kontura. Txakur andaluzan istorixia kontau dogu, baiña benetakua: Canelo. Erbesteratutako sefardixen gauza pare bat be jakin doguz, eta Barricada eta Mastrettan doiñu artian XVIII gizaldiko balada irlandar baten bertsiño bi entzun doguz: "Whiskey in the jar", Dubliners eta Thin Lizzyk emonda. Waliñon ipoiña "Herio" izan da, eta amaitzeko Felisa Urzuriaga eibartarra entzun dogu gerra osteko eskolian barri emoten.

Pattarra pittarrian - Gehiago irakurri

Telefonoaren doinura

2010/04/23

Eskuko telefonoak edozertarako balio du. Argazki kamera da, bideoa, gpsa, irratia, jokoa, ordularia, mp3a, egutegia,... eta batzutan telefonoa ere bai. Gure etxepean gazte dezente biltzen da arratsaldetan. Jeniffer, Izaro eta Ainhoa aparte jartzen dira, segapotoan musika ipini eta dantzan aritzen dira. Beyonce edo Britney Spearsen bideoak ikusten dituzte eta koreografiak imitatuz ikasi eta dantzatzen dituzte. Gure kaletik hurbil Abontza deitzen dioten etxe-ingurua dago. Eibarko eremu berde handiena dago bertan. Abontzako etxepeetan elkartzen dira Aner, Pedro Alfonso eta Yerai. Hip-hop doinuak ateratzen dira Anerren telefonotik eta break-dancean trebatzen aritzen dira.

Telefonoaren doinura - Gehiago irakurri

Demokraziaren eskuzabaltasuna goresteko

2010/04/22

Juan Antonio Samaranch hil da, bai, eta komunikabideei jaramonik eginez gero badirudi orain dela 30 urte jaio zela mundura, Nazioarteko Olimpiar Batzordearen lehendakari izendatu zutenean edo. Baina ordurako, Samaranch jaunak 60 urte zituen eta frankismoaren baitango ibilbide luze bezain nabarmenetik zetorren.

Demokraziaren eskuzabaltasuna goresteko - Gehiago irakurri

Euskal Kulturaz Antton Lukuren begiradapean

2010/04/22

Euskal Kultura? Antton Lukuk euskal kulturaren inguruan idatzitako saiakera lan zorrotz bezain dibertigarria da. Liburua argitaratu, irakurri eta pentsatu nuen zerbait idatzi behar nuela, benetan mamitsua eta zorrotza delako. Lerro batzuk idatzi nituen, beste lan batzuetan enredatu eta ia urtebete pasa du erreseina honek zirriborro egoeran. Askotan gertatzen zaizkit horrelakoak, baina kasu honetan erabakia nuen amore ez ematea, liburua ez delako "beste bat."

Euskal Kulturaz Antton Lukuren begiradapean - Gehiago irakurri

Teixido

2010/04/21

"Vai de morto quen non foi de vivo". Konpainia Santuak gabaz bisittatzen badau be, ni udako egun garden batez egon nintzan bertan. Zelan etorren itsasoko haize freskua, eta zelako argi alaiz beteta zeguazen hango basarrixetan esegittako arropak...

Teixido - Gehiago irakurri

Blogak sortzeko sovieta Itzalagunean

2010/04/21

Teketen jauna gidari, blog bat sortzeko aukera larunbat honetan Andoainen.

Blogak sortzeko sovieta Itzalagunean - Gehiago irakurri