Egizak lo eta...
Ateak ireki zenituztenean zuenera joateko ohitura hartu nuen. Produktu ona zenuten, gustura dastatzen den horietakoa. Lehiakideak ikaratu zenituzten.
Denborarekin, ordea, zuen arreta okertzen joan zen, lehor azaltzen hasi zineten, zakar tarteka. Hori ikusita, nahiago izan nuen gehiago ez agertu.
Urteak pasa dira, lekuz aldatu zenuten saltokia eta zuen lehortasuna ere ez ei da horrenbesterako jada. Itzultzea pentsatu nuen aurrekoan, ez nintzen joan.
Baina lehiakideak jada ez dira zuen beldur. Parez-pare jarri zaizkizue. Eta gaur bertan sartu naiz. Ondo hartu naute, baita oparitxoa ere egin.
Ez da nahikoa produktu ona edukitzea; produktua garrantzitsua da, baina are eta gehiago esperientzia. Erosi eta kontsumitzearen esperientzia da gakoa.
Arrazoia Goio, ea ikasten duten. Kuriositate moduan, lagun batek hau irakurri ostean galdetu dit ea "X" negozioaz ari nintzen. Eta asmatu egin du. Pozten naiz niri bakarrik gertatzen ez zaidalako, baina negozio horrentzako, arduratzeko modukoa.