Ekain intentsua
Ekain zoroa bizi izan dut. Bloga erdi abandonatuta laga dut, denbora atera ezinda. Eta hori hamarnaka post idazteko beste ideia eta bizipen izan.
Kurtso amaiera beti da zoroa: alde batetik, ikasleen balorazio txukuna egin behar dugu, bestetik bete behar dugun txosten eta paper guztiak. Eta alde ludikoa gaineratzen badiogu (afari, merendola, bazkari eta abarrak) horrekin nahikoa eta soberan.
Horretaz gain, egun batzuk neuzkan hartzeko eta kadukatu behar zitzaizkidanez, oportxo batzuk ere hartu ditut. Cambrils-en egon naiz bost egunetan, Sanjuanak aurretik.
Gainera BEC-en 2. mailako azterketak ere egin ditut hiru egunez!! (Hau bai, Sanjuanetan! Tentel aurpegia geratu zait). Sanjuanak? Zer da hori?
Txosten eta enparauekin amaitu aurretik udako ikastaroa ere hasi dugu, eta nik eman behar dudanez, ba....ba, hori, gainezka.Greba bat erdian ere izan dut! Eta hauen guztien gainean, erabaki garrantzitsu bat, irailean argituko zaidana, baina burua nahastu baino ez didana egiten! Uf!
Normalitatera bueltatzen nabilela uste dut. Hala ere, uztailak aurrera egin beharko du lasaitasuna hartzeko. Baina tunelaren amaiera ikusten hasita nago, zorionez!
Blogerako denbora gutxi, horraittiok!! Gauza asko kontatzeko, ordea. Hain beste bizipenek eta nahaste-borrastek ematen dute idazteko, egunak 24 ordu dauzkan arren. Ea uztailean kontatzeko gai naizen!