Denpora elastikua
Argazkiak.org | Erruduna © cc-by-sa: txikillana
Alfonbrako eta mahai azpiko sasoien gomutak; lanbro arteko aittitta-amamen arpegixak; jolasak, etxeko girua, bakardadiak, eskolako harrikarak, lagunen peskisak, uda luziak... gertakari eta bizipenez saturautako urtiak dirazelako edo, benetako iraupenan halako hamar lez begittantzen jatazak. Baiña azken 18 urtiak be ez dittuk makalak izan: ikasketak, neskak, ikasketak, antzerkixa, ikasketak, biajiak, ikasketak, mobida sozialak, biharra, irratixa, biharra, espeleologia, biharra, familixia, biharra... Errepikautako berbak daken errutinia izango da, kontizu, denporia laburtu dabena. ¿Baiña etxuek esaten ba, errutiniak luziago-itxuria emoten detsala denporiari?
Biharbada XX-n gaurko komentarixuan jagok erantzuna: “konturatu barik hazi jaku umia; ¡bizkorregi pasatzen dok, bizkorregi!”. ¿¿Bizkorregi?? (¡Guriak baiño urte erdi gitxiago jakak barren!). Hamen hasi naiz ikusten denpora elastiko honen beste paradojia: neri Nikon hazkunde prozesua luuuuuze baiño luziago doiala begittantzen jata-eta. Zentzu onian baiña.
Izan be, egunero-egunero egoten gaittuk alkarrekin (zapatuen salbuespenakin, andriari esker). Goizian ziharko etxeko-andros bizimoduan, etxetik kanpoko olgetan nahiz asperrunietan, beti gabizak eskutik helduta. Horretxeittik neretako Niko ez dok sekula hazten, beti antzeko ikusten juat. Jakiña: kakanarru honek ekarri nok atzera umetzaroko kronologiara, “olibonduan denporara”. Eskerrikasko umia, halan pasautako hillabetiak urtia lakotxiak egittiangaittik.
Halan be, paradojia: etxeko denporia dragia ipiñitta moduan badabil be, kanpoko bizimoduak lehengo erritmo bizkorra jaroiak ondiokan. Xelebriak, espazio-denporian konpartimento estankuak.