Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Maeztuko zerua

2010/09/23

Lantokixan ba dakagu leiho bako gela bat. Hari bizittasun pizkat emotia nahi neban argazki eguzkitsu haundiren bat paretian ipiñitta. Arabara juan nintzan, eta Maeztuko parke baten hartu neban irudi hau.

Maeztuko zerua - Gehiago irakurri

San Maurizio

2010/09/22

Gaur, irailak 22, Autorik gabeko Nazioarteko Eguna da. Nere gaztaroan San Maurizio eguna besterik ez zen, “tintoreroen“ eguna hain zuzen ere, gure etxean beti ere gogoan hartzen zen eguna. Garai haietan auto gutxi zegoen eta, zaharberritu beharraren beharrez, tindatu beharreko arropa asko. Negozio duina eta onuragarria zen. Gauzak dezente aldatu dira geroztik. Gaur lar auto dago eta batere tindategirik ez. Egungo "tintoreria" apurrek izena dute baina ez izanik, ez baitute ezer tindatzen.

San Maurizio - Gehiago irakurri

Graffitiak Aniaizi

2010/09/21

Azkenaldian bildü graffitien artean, badira zonbait emazteen eskubideen aldarrikatzaliak.

Graffitiak Aniaizi - Gehiago irakurri

Bilboko barrea, bihartik igandera

2010/09/21

Umorezko literaturaren eta umore grafikoaren lehen nazioarteko astea

Bilboko barrea, bihartik igandera - Gehiago irakurri

Lasaitu ederra!

2010/09/21

Oraingoan jakin dut, Atxagari esker, arazoa ez dela euskararena, ez euskal idazleena, ezta euskal literaturarena ere. Arazoa nirea dela. Tira, eskerrak gero nire --eta nilakoen-- arazoa baino ez den. Beti ere lasaigarri baita jakitea euskara, euskal idazleak eta euskal literatura ni gabe ere biziko direna. Erantzukizun bat gutxiago, beraz.

Lasaitu ederra! - Gehiago irakurri

Argi kontran

2010/09/19

Sarri egin izan deste kritikia: erretratuetarako kontraluza larregi erabiltzen dotela. Eta egixa da. Izan be, asko be asko gustatzen jata efektuori. Hamen adibide batzuk.

Argi kontran - Gehiago irakurri