Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Agiri berri bat

Agiri berri bat

Mikel Iturria 2010/09/21 07:00
Zeharkako kontu batzuk.

Larunbat arratsaldean jakin genuen Gara eta Berria egunkariek igandean ETAren komunikatu berri bat publikatuko zutela. Igande arratsaldean baina, Madrilgo lagun bat galdezka zebilen ea non zegoen komunikatu horren gaztelaniazko bertsioa, agiria bere osotasunean irakurri nahi zuelako. Saiatu nintzen aurkitzen, baina ez nuen inon topatu.

Gauerdian, berriz, Izaskun Pérez-ek twitter bidez adierazi zuen gaztelaniazko itzulpenarekin hastekoa zela bera. Nik esku bat botako niola esan eta bion artean itzuli genuen komunikatua: Traducción del nuevo comunicado de ETA (Alderrai); Una traducción del nuevo comunicado de ETA (Pedradas). Astelehen goizean, berriz, jakin genuen El Periódicok bezperan, iluntzean, zintzilikatuta zuela gaztelaniazko bertsio bat.

Hasiera batetik harritu nau inon ez (El Periódicorena kenduta) agertzea agiri hori gaztelaniaz. Garak euskarazko bertsioa jarri zuen eta beste komunikabideak ez dakit hari begira geratu ziren edo zer kristo. Kazetari batek komentatu dit pribatuan bere periodikoan eguerdirako egina zutela itzulpena, baina edizio-politika tarteko, ez omen dute horrelako dokumenturik argitaratzen. Ez dakit, ulergarria egiten zait medio batekin, baina inork ez argitaratzea?

Ez al dute Espainiako irakurleek komunikatu hori gaztelaniaz irakurtzeko eskubiderik? Eta hori horrela bada, nork publikatu beharko luke?

Galtzailea
Galtzailea dio:
2010/09/21 19:05

Kontu zaharra da. Zeinek erabakitzen du zer argitaratu periodiko batean? ba azkenean periodikoko jabeek. Eztabaian jarri gura duzu kazeta batekin? ba erosi periodiko bat, baina ez, ez ale bat. Ez, enpresa osoa, bestela jai duzu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter