Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Zinera goazen emakumeak: gauza sinpleagorik...!

Zinera goazen emakumeak: gauza sinpleagorik...!

Elena Laka 2010/09/21 23:01
Berriak gaur "Eat Pray Love" zekarren zine kritikari buruz

Umeek goizen egunkaria begiratzeko laga didaten tartetxoan, Julia Robertsen azken filmearen kritika irakurri dut azkar-azkar, Gontzal Agotek egindakoa. Lehen irakurketan iruditu zait ulertu dudala filmea eskasa zela, simpleegia, emakumeentzako moduko filme bat zelako. Gero pentsatu dut okerreko ondorioa aterako nuela, zehatz-mehatz ez zuela hori esango. Gauean berriro hartu dut egunkaria eta kritika berrirakurri dut.

Dio Agote jaunak ekoizleek badakitela zine-aretoak emakumezkoak betetzen dituztela, eta beraz horientzako moduko produktu klonikoak fabrikatzen dituztela.Horretarako, ikusle mota (ez nekien emakumeak ikusle mota bat ginenik) horren konplizitatea lortzeko, ez dute burua asko estutu behar, ez da beharrezkoa istorioa asko konplikatzea.

Ondo ulertu dut. Zinera gehien joaten direnak emakumeak dira, eta hauei atsegina emateko egin behar den filmak, gauzatxo sinple bat izan behar du, beraiekin identifikatuko dena, zailtasun handirik barikoa. Eman diezaiegun Julia Roberts ondo jantzita eta istorio ganorabako bat, gauen ohera poz-pozik joan daitezen. Sinpletasuna erakusten du batek horrelako sinplekeriatan erorita.

Ni izan nintzen Akma-Reul bo-at-da (I Saw the Devil edo Deabrua ikusi nuen) Zinemaldiko filmean aretotik lehenago atera nintzenetariko bat, nire aurrean aretoa utzi zuten guztiak emakumeak zirela. Ez nuen irakurri biharamuneko kritikan barruan geratu zirenen artean gehienak gizonak zirenez, eurentzako apropos egindako produktu bat zenik,  indarkeriaz, krudelkeria gordinez eta odolez betetako pelikula bat.
etiketak: zinea, ze
leire
leire dio:
2010/09/24 14:13

Antzeko hausnarketa egin du beste pelikula baten gainean "Boquitas pintadas"-eko blogariak post honetan: http://boquitaspintadasnp.blogspot.com/2010/09/conoceras-al-hombre-de-tus-suenos.html Berak, baina, filmaren protagonisteren gainean dihardu. Interesgarria begitandu zait.

leire
leire dio:
2010/09/22 13:49

Badakizu, Elena, zer den gutxien gustatzen zaidana? horrelako hitzei darien mespretxua, emakumeendako produktuak direla esaten dutenean. Puf! Emakumeendako literaturan moduan, bigarren mailako generoa balitz bezala! Hau ere sexismoa da, itxura intelektualarekin, baina sexismoa.

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2010/09/22 11:27

Ez da adibide berdin-berdina, baina aurreiritzien beste adibide batetaz konturatu naiz azken egunotan:

  • Bikote batek jatetxe batean zerbeza bat eta ura eskatu, eta ura neskari eta zerbeza mutilari jarriko diote.
  • Bikote batek ebaki bat eta deskafeinatua eskatu, eta deskafeinatua beti neskari ateratzen diote.

(ondo dakit nik, ura eta deskafeinatua hartzen ditudalako. karkar...)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.