San Maurizio
Autorik gabeko Nazioarteko Egunaren ideia 1974an sortu omen zen Europako zenbait gobernuren eraginez, ondoko iraupenik izan ez arren. Egologistek hurrengo hamarkadan berpiztu zuten ekimena baina ez zuen 1990ko hamarkadararte gizarte-eraginik izan. Hiri-barneko trafikoa murriztu beharra, autoen kutsadura eta garraio publikoaren sustapena ia-ia bart gaueko kontuak dira gure inguru honetan.
Euskal hiriburuen artean Bilbo da handiena eta, behar bada, baita garraio-azpiegitura publikorik zabalena duena ere, behar bada bera delako euskal metropoli bakarra. Izan ere, Bilboko Metroaren erabiltzailerik gehienak ez dira bilbotarrak, inguruko herrietako biztanleak baizik.
Autorik gabeko Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udalak jakinerazi du 690.000 euro xahutu eta 260 bizikleta berri erosi dituela hiritarrek han-hemenka maileguz erabili ditzaten. 30.000 hiritar omen daude dagoeneko harpidetuak eta iazkoan 120 eskabide egin zituzten eguneko.
Asko? Gutxi? Auskalo… 120 hiritar autobus bitan sartzen dira. Bizikletarik gabe, jakina!