Blogak
Gogoetak a go-go
2011/06/10080929 saio reziklaua. ; Maittasunan deslokalizaziñua eta sisa (Markos Zapiain eta Leire Narbaizan gogoetak). Bertsiño jokua: Ha llegado el momento (el fin) (Eskorbuto / Rip)
Jantzi adimendunak
2011/06/09Semerik gazteena, kimikaria, Frankfurten egon berri da bertako Techtextil nazioarteko azoka dela eta. Zer nolako azoka-mota ote galdetu eta, erantzuna: “Aittittarentzat modukoa”. Kasu honetan, aittitta ez naiz ni, gure aita zena baino. Semeak esangura nahi didana zera da, bera ikertzaile edo teknologo gisa joan den arren, han ikusi ahal izan dituen makinaria, lanabes, zerbitzu eta produkturik gehienak tindategi edo arropa-garbiketa sektoreari dagozkionak direla… oraindik ere.
Makinak telebistako lehiaketak irabazten
2011/06/07Otsailean, Watson izeneko ordenagailu batek AEBko Jeopardy! telebista-lehiaketa ezaguna irabazi zuen, saio horren historia luzean izan diren bi lehiakide onenen aurka. Skynet sortu da? Vinge, Kurzweil eta bestek iragarritako singularitatea iritsi dugu? Watsonek egin duena harrigarria bada ere, ezin dugu esan adimen artifiziala lortu denik. NLP (Natural Language Processing edo Lengoaia Naturalaren Prozesamendua) eta IR (Information Retrieval edo Informazio Bilaketa) teknologiak besterik ez ditu erabiltzen Watsonek, Elhuyarreko I+G sailean edo IXA taldean erabiltzen ditugunen antzekoak. Hori bai, hardware ikaragarri bati esker abiadura handian ibiltzen da eta informazio-kantitate izugarria gordetzen du.
Hitzaurre goreslea inork idaztea hobe
2011/06/07Ez naiz historialaria eta, behar bada, hiru egileok arrazoi izango dute, baina katedradun orojakileen kutsu jakintsu eta harroputz-punttu horrek hazkura eragiten dit. Demagun, bai, hiru irakasleok beste hainbat baino profesionalago, neutralago eta arrazoitsuago direna, baina hori, egia balitz ere, sinesgarriago litzateke beste norbaitek esan izan balu. Ze premia dago gero norberaren burua zuritzen hasteko? Txarrena da, liburuan zehar irakurlea hitzaurreaz gogoratzen dela ezinbestean eta… excusatio non petita accusatio manifesta.
Opera lan ederrenetako batzuk
2011/06/06Ez naiz operazale amorratua, baina gustatzen zait tarteka entzutea. Askotan, baina, ni moduko ezjakinentzat, zaila izaten da nondik hasi jakitea. Han eta hemen, opera-lanik onenen zerrenden bila jardun dut eta hementxe opera-lan ederrenetako batzuk.
Joño, argia joan egin da! Baina... Nora?
2011/06/05Gaurko gazteriak sumatu al du inoiz energia faltarik? Are gehiago, egungo umeteriak “ikusi” al du inoiz energiarik? Hezitzaileak kexu agertu izaten dira hirietako neska-mutikoek ez dutelako behirik, ardirik edo oilorik ikusten. Bapo, eta... energiarik?
Ganorabako 2011 lehiaketaren irabazleak
2011/06/04Euren webgunean ikus daitezke aurtengo zein aurreko urteetako lan irabazleak
