Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ameriketara joan eta aberastu ez

Ameriketara joan eta aberastu ez

Amatiño 2011/07/26 10:55
“Es verdad que, por nosotros, el mundo no progresaría, pero tal vez ello sería mejor para todos. Como es verdad que, por nosotros más o menos, todavía no se habrían inventado las tabletas de aspirina, pero también es cierto que si se nos hiciera caso a nosotros no habría dolores de cabeza, lo cual es mucho mejor.” (LAS HORAS JOVIALES. José Olivares Larrondo. Buenos Aires, 1950).

Hazkundea eta hazkunderik eza eztabaidagarri omen (nik ez dut uste) diren honetan, gogoangarri José Olivares Larrondok (Algorta, 1892 – Buenos Aires, 1960) idatzitako "Nosotros los contemplativos" artikulua. Aquí, en América, nosotros, los contemplativos, no hemos hecho la América aitortu eta, ez lar lanik egin, ez ekimen berezirik hartu eta aberastu ere nahi ez zutenen jarreraren alde ironia handiz  idatzi zuen “Tellagorri” kazetariak. Ez zetorren bat nonbait Ameriketara joan nintzan, zentimorik gabe, handik etorri nintzan maitia, bost milioiren jabe delako kantaren mezuarekin.

Egia esan, José Olivarez Larrondo “Tellagorri” kazetaria ez zen Ameriketara lan bila edo aberastu nahirik joan, 1936ko gerraren eraginez, atzerrira alde egin beharraren beharrez baino. «Euzkadi» egunkarian kazetari-lanetan hasi eta, «Excelsior» eta «Tribuna Vasca» argitalpenen zuzendari izan ostean, 1937an Buenos Aires-era alde egin eta, hantxe bizi izan zen, nola-hala, hil arte. Besteak beste «Euzko Deya» (Mexiko), «Euzkadi» (Txile) eta «Euzko Gastedi» (Venezuela) euskal aldizkarietan sarri idatzi zuen. Baita erbesteratuen arteko  «Anti Nazi», «Argentina Libre», «Crítica», «Noticias Gráficas», «A Nosa Terra»,  «El País», «Cancha»,  «Elite», «La Revista Belga» eta «Ambos Mundos» argitalpenetan ere.

"Nosotros los contemplativos" artikuluan zehar zera dio: Los dinámicos suelen decir que los contemplativos no valemos para hacer dinero, cuando no dicen que no valemos para nada, y algunos llegan a asegurar que somos un poco tontos <…> Los contemplativos no somos, por ello, más tontos ni más listos que los hombres de acción. La diferencia entre unos y otros es de orden temperamental únicamente, de haber adoptado actitudes distintas ante la vida <…> Ellos han venido al mundo a hacer cosas, a remover, a renovar, a cambiar, a progresar; nosotros hemos venido a ver el mundo, sin hacer nada para crear ni modificar nada. A los hombres de acción les parece que hay que hacer algo, aunque no sea más que cambiar de sitio las piedras de las riberas; a nosotros nos parece que todo está bien como está… <…>

Eta tankera beretik jarraitzen du bost orrialdetan zehar...

Tellagorri

FANTASIA Y REALIDAD. Antología literaria vasca. Auñamendi, 1964

José Olivares Larrondo "Tellagorri"

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal