Badator
Bihar neskalagunari laster arte esango diot, Badoa bidaian. Ni etzi. Lehen aldia izango da urteetan horrenbeste denboran bata bestearengandik horren urrun egongo garena. Familia eta lagunei ere bihar eta etzi artean botako diet "gero arte" bat.
Ostiralean hegazkina hartu eta Bangkok alderantz. Badator aspaldian itxarondako momentua. Ilusioz eta beldurrez nauka esperoan. Gogoa daukat, baina urduri jartzen nau ezezagunak. Eskerrak Eñaut adiskidea zain izango dudala Bangkok-en. Lagun, familia eta bikotekideak erraza egiten didate guztia. Biba zuek, biba gu; benetan alboan eroango zaituztedala.
Beno Mikel, zaindu hadi ta batipat asko disfrutatu Bangkok aldean. Argazkiak atera, ta ahal baduzu kontatu han ikusitakoak esker onez hartuko ditiagu ta. Besarkadak! :)