Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Eibarren ez dugu Ospitalerik behar, Mendarokoa dugu

2011/11/24

Atzo Eibarko alkatearekin eztabaida izan nuen twitter bidez Eibarko Ospitalaren proiektua dela eta. Twitter tresna bikaina da, baina gaiak sakonago landu eta defendatzeko motz geratzen denez, blogera ekarriko ditut gai horren inguruan ditudan iritziak, eta baita, Mikel Larrañaga alkate izandakoak, gai berari buruz bere garaian bizi izandakoaren kronika oso interesgarria eta Eibar aldizkarian argitaratu duena.

Eibarren ez dugu Ospitalerik behar, Mendarokoa dugu - Gehiago irakurri

Arrate Filatelia Elkartearen liburuxkak sarean

2011/11/23

Arrate Filatelia Elkartea 1969. urtean sortu zen eta sortzearekin batera egin zuen aurreneko erakusketa, Exfibar’69, Eibarko udaletxe zaharreko liburutegian. Egoibarra udal-batzordeak lan eskerga hori nabarmendu nahi izan du eta gai eibartarren inguruan seiluzale elkarteak kaleratutako liburuxka guztiak digitaldu berri ditu.

Arrate Filatelia Elkartearen liburuxkak sarean - Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko egitasmoak eztabaidatzen

2011/11/23

Pasa den azaroaren 4an Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bultzatutako Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuaren baitan, dantzako talde eragilearen bigarren bilera burutu zen. Bost ordu t'erdi, 9.30ean hasi eta 15:00ak arte iraun zituen bilerak, atsedenik gabe, eztabaida bizi-bizi izan baikenuen. Hona hemen bertan bizitakoaren laburpen pertsonal bat (ezin guztia jaso!) eta nire ondorioak.

Dantza sustatzeko egitasmoak eztabaidatzen - Gehiago irakurri

Getxoko X. komiki-azoka, ostiraletik igandera

2011/11/22

Ekitaldi eta ikusteko ugari, tartean Xabiroiren "Azken garaipena" azken albumaren aurkezpena

Getxoko X. komiki-azoka, ostiraletik igandera - Gehiago irakurri

Euskararen erabilera Eibarren

2011/11/22

Eibarko Udalak gure herriko euskararen kale-erabileraren inguruko datuak kaleratu ditu. 2011ko emaitzetaz gain, azken 22 urteotako laburpen txikia ere egin du. Erabilera goraka omen, baina oso motel, %20tik %24ra.

Euskararen erabilera Eibarren - Gehiago irakurri

Aldaketa-garaia eta garai-aldaketa

2011/11/21

Atzoko hauteskunde-emaitzek sekulako aldaketa erakarri dute Espainiako Kongresuan zein Senatuan baina, behar bada, ezin gero esan Euskal Herrian eta Estatuan gertatua beretsua denik. Han, oro har, aldaketa nabarmena izan arren, aldaketa-garaia besterik ez da izan. Hemen, ostera, garai-aldaketa izango ote den susmoa dago.

Aldaketa-garaia eta garai-aldaketa - Gehiago irakurri