Herri biblioteka biziak Euskal Herrian zehar
Horren adibide bat, Iurretako Liburutegiak jaso duen saria, Espainiako estatu mailakoa, bere gizarteratze lanagatik.
Hemen, liburutegian egindako lan batzuk.
Profesionaltasuna,
duda barik, baina dedikazioa eta ilusioa ezinbestekoak dira hauek denak
aurrera eramateko. Zorionak lan horretan dabiltzan herri liburutegi
guztiei!!!!
---------------------------------
- Udalerriko ikastetxeetako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat egindako bisita gidatuak, bibliotekak bere funtzionamendua, erabilera eta zabalkundea ezagutzera emateko antolatuak.
- Bibliotekak berak udalerriko lehen hezkuntzako ikastetxeei liburutegiaren erabilera erraztea.
Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailetarako ikasleek hilean behin
liburutegia erabiltzen dute hezitzaileek lagunduta, ikasketa programa
barruan: Horrela, irakurtzeko ohitura haur txikienen artean (eguneroko
bizimoduaren barruko jarduera natural baten moduan) sustatu nahi da, bai
eta gurasoekin bertaratu ezin dutenei aukera ematea.
- Hilabetean behin ipuin-kontalarien saioak: haur, gazte eta helduentzat.
- Haur eta Gazte Liburuaren Eguna;
aurten, Hans Christian Andersen-en “Idda txikiaren loreak” izenburuko
liburuari buruzko jarduerak egin dira, idazlearen jaiotzaren 206.
urteurrena ospatuz: erakusketa, eskolaumeentzako ilustrazioa tailerra
2011rako aukeratua izan den ipuinaren bertsio berria eginez, ipuinaren
dramatizazioarekin batera.
- Iurretako VIII. ipuin eta bertso Lehiaketa.
- Iurreta ezagutuz proiektua:
Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailako ikasleek bibliotekaren eskutik
herriko leku eta txoko esanguratsuenak ezagutzeko aukera daukate.
- Irakurleen txokoak:
Gaur egun 6 talde ditugu: Haurrenak: 3-5 urte, 6-7 urte, 8-10 urte.
Gaztetxoenak: 10-12 urte. Helduenak: euskaraz eta gazteleraz.
- Bularretik mintzora: Aurten ere Biblioteka Galtzagorri Elkarteak
antolatzen duen eta Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak babesten
duen proiektu honetan parte hartzeko aukeratua izan da III. aldiz.
Beronen helburua 0-6 urteko haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko
kanpaina integrala izatea da, , jarraipen espiritua dauka hurrengo
edizioen bitartez. Familia eta hezitzaileei zuzendua dago.
- MAKING tailerrak:
Gazteei zuzenduriko sormen tailer monografikoak Durangoko Udal
Liburutegiarekin batera antolatuak (Komiki digitala eta Book-trailerra).
Lanak ikusteko: www.makingsarea.blogspot.com
- Munduko emakumeen literatur tailerra: Munduko hainbat herrialdetako emakumeek eratutako literatura ezagutu eta lantzeko aukera dago tailer honetan.
- Emakumearen Eguna: Egun honen ingururako egitaraua antolatu da; bideoforum-a eta literatura emanaldia.
- Liburuaren Eguna.
-“Liburutegiak Topaleku” kanpaina:
IIi. Edizio honetarako Maroko aukeratu dugu herrialde gonbidatu bezala.
Kanpainaren bitartez herrialde horretako ikuspuntu desberdinak landu
nahi dira egitarau zabala eskainiz:. Bideoforum-ak, hitzaldiak, musika,
erakusketak...
- “Zorionak” kanpaina: Herriko jaio berriei ongi etorria eman eta bide batez gurasoak bibliotekara erakarri nahi ditugu, bertan oparitxo bat emanez.
- Bibliotekaren zabalkunde lanak:
Bibliotekak herrian zehar hainbat irakurketa puntu ditu: Anbulategian,
Hirugarren Adineko Egoitzaren, Ludotekan.eta herriko ikastetxeetan.
Hauen helburua ez irakurleak direnak erakartzea da, bibliotekari buruzko
informazioa eta liburu-multzoa eskainiz.
Nere Erkiaga