Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Bertan Bilbo!

Bertan Bilbo!

Amatiño 2012/01/08 22:00
Guggenheim Museoa, Euskalduna Jauregia, Iberdrola Dorrea, Isozaki Atea, Euskal Herriko Unibertsitatearen Paraninfoa, Deustukoaren Liburutegi berria, Euskadi Plaza, Zubizuri zubia, Artklass eraikuntza, Meliá Hotela… ez zen hauetariko ezein ere orain hamabost urte eskas eta guztiak dira egun, ordea, Abandoibarraren eraberrikuntzaren adierazgarri eta Bilboren aldaketaren ezaugarri.

Esan gabe doa, berriz, arkitekto ospetsuen zerrenda luzea bezain esanguratsua, alegia: Frank Gehry, Rafael Moneo, Arata Isozaki, Luis Peña GantxegiCésar Pelli,  Federico Soriano, Álvaro Siza, Ricardo Legorreta, Santiago Calatrava… Bilbo nazioarteko arkitektura ikasketa eta azterketa guztietan dago.

Erabat aldatu da gero 1990eko hamarkadaren hasieran ezagutu genuen Bilbo. “Golfo de Vizcaya” filma (Javier Rebollo, 1985) berrikusi besterik ez dago aldaketaz jabetzeko. Eta Abandoibarrako mapa berri-berria bertatik bertara ikusteko talaiarik aproposena Iberdrola Dorrea (167 metro) seguruenik, ez baita alferrik Abandoibarraren bihotzean jasotakoa .Euskal Herriko etxe-eraikuntzarik  garaiena.

Iberdrola Dorretxetik, nolabait esateko, Bizkai “erdi” ikusten da. Basauritik Ezkerralderainoko, Bilbo Handi guztia ezezik, baita Anbototik (Abadiño) Kolitzarainoko (Balmaseda) gailurrak ere. Eta barren-barrenetik, ostera, Atxuritik itsasoraino,  Zorrozaurre  eta Zierbenako itsasbazterreko haize-errotak.

Iberdrola dorrea galanta da oso kanpotik ikusia, eta bertatik kanporako ikuspegia ere berezia da berezirik bada. Dorretxe barnea ez da, ordea, batere nabarmena, sarrerako hall galant eta argitsua edo izan ezik, eta bertan dagoen Lazkanoren horma-irudi (14 X  6 metro)  antzeko margolan garau eta bikaina.

Esaera zaharrak dioen bezalaxe: Bertan bilbo!

Iberdrola

Ikusi Lazkanoren horma-irudia ez den horma-irudiaren nondik norakoa, hemen

Amatiño
Amatiño dio:
2012/01/09 11:47

Ez deuat nik ezezkorik esango baina, Uribe barruti historikoa Bilbo, Uribe Kosta, Txorierri, Hego Uribe eta Mungialdea eskualdeek osatzen bajoek, Iberdrola Dorretik ez dituk Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea ikusten.

Bertoko
Bertoko dio:
2012/01/09 01:09

Aupa Amatiño: Bilbo Handia baino hobeto Uribe. http://eu.wikipedia.org/wiki/Uribe. Bilbao, berez, txiki-txikia da, zazpi kaleak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: