Blogak
Frantses Jatsukoa
2011/12/01Gauzak ez dira gero beti berdin Hegoaldetik zein Iparraldetik ikusi, eta, horretaz jabetzeko, 1552ko abenduaren 3an. Shangchuan (Txina) uhartean hil zen misiolari nafarraren biografietan nabaritu baino ez dago. Mugaz honaindi Frantzisko Xabierkoa eta haraindi, aldiz, Frantses Jatsukoa.
Irratsaio eta ipoin guztiak, batera
2011/11/30Audio artxibuak konpartitzeko erabiltzen doten sistemiak (Blip.tv) zerbitzua hille batzu barru etengo dabenez, ez dot saiuak klasifikatzeko eta etiketatzeko alperriko biharra hartuko (esaten dabenez, Uztaillian danak ezabatuko dittuez zerbitzarittik). Beraz, artxibo guztiak batera kargau dittudaz, nahi dabenak deskargau deixazen.
Imanol oroituz, Imanol kantatuz
2011/11/29Imanolen hirurehun lagun inguruk gainezkatu zuen igande arratsean Donostiako Lugaritz aretoa, Baxenafarroako “Aldundarrak” kantari-andanak eskainitako saioa adi-adi entzuteko, barrenez gozatzeko eta biziki txalotzeko. Bi ordu benetan gogoangarriak.
Barrena
2011/11/27Nire sasoiko eibartarroi samur samar atera izaten zaigu berbetan “barrena" hitza, “gutxienez” adierazteko. Gure zaharrok behin eta berriz erabili ohi zuten eta euren bilobek, aldiz, inoiz ere ez.
Iceberg beltza
2011/11/25Jonas Ramalho da Athletic-ek sekula izan duen lehen jokalari beltza. 18 urte ditu, aurreko igandean jokatu zuen estreinako eta irabazi. Hainbat komunikabidek azpimarratu nahi izan duenez, Barakaldoko beltzaranak erakusten omen du Athletic-en ustezko xenofobia leienda gaiztoa baino ez dela. Baina ez, Jonasek, ezer nabarmentzekotan, Bizkaiko harrobiaren zailtasunak gogorarazten dizkigu.
