Hogeita hamaseigarrena
Euskal Wikipediaz ez da gero datu objektibo onik falta. Laburbilduz, munduan 6.000 hizkuntza daude barrena, horietarik %5 dira Wikipedian zehar dihardutenak eta, guztietarik, handienetik handienera, 36. entziklopedia euskarazkoa da. Beste modu batez esanda, europar hizkuntzen artean hogeitalaugarrena edo da euskara, Kroazia, Estonia, Galizia, Grezia, Okzitania, Mazedonia, Piamonte, Bretainia, Albania, Letonia, Gales, Luxenburgo, Islandia, Bosnia, Aragoi, Lonbardia, Frisia, Saxonia, Sizilia, Asturias, Irlanda, Napoli eta Samogitiako hizkuntzen aurretik… mundu guztiko lehen ehunen artean. Edo, nahiago bada, euskara bigarrena da --katalanaren ondotik— Wikipedia osoan, mundu guztiko estaturik gabeko hizkuntzen artean.
Euskarazko lehen sarrera 2001ko abenduaren 6an. plazaratu zen estreinako Wikipedian. Hamar urte geroago, gaur arratsaldeko datuei jaramonik egingo badiegu, 121.026 artikulu biltzen ditu honezkero.
Patxi Gaztelumendiren beraren hitzak aipatzekotan: “Lanak eta konstantziak jarri gaitu toki horretan. Boluntarioek eta edukiak musu-truk sortu dituztenek jarri dute euskara inoizko lekurik gorenean. Pertsona anonimoek. Herritarrek. Hiztunek”.