Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Biribilla

Biribilla

Oier Gorosabel 2012/01/14 22:16
“Nire aita ikusezina da”, Julen Gabiria eta Patxi Gallego.

http://2.bp.blogspot.com/-thGdK2GKcgs/TvRNNzi7i4I/AAAAAAAADSY/GTrlgVcotz0/s1600/nire_aita_ikusezina_da.jpg

 Bai liburutxo ederra. Ondiokan 7 urte pasau biharko dittuk gure umiak ulertu eta gauzetaz jabetu arte, baiña bittartian barre asko egin juat bertan kontautakuekin. Jolas politta dok Jozulin, Patxitrapero eta bestiok emondako ideiak identifikatzen saiatzia –”momorro txikixen” sailleko ideiaren bat be ez dakitt ez daben sartu-. Baiña edozelan be Julenek beste torlojo-bueltia emoten jetsek. Izan be, 10 urtetik gorako umiei zuzendutako kontakizuna izanda, adibidiak muturrera eruaten dittuk, nere eguneroko ikuspuntu realistiko-umeologikua gaindittuta. Emaitza polittakin.

 Gallegon marrazkixak be protagonismo haundixa hartzen juek –zeozergaittik siñatzen juek bixok liburua- eta hau detalle oso egokixa dok, ixa-ixa komiki maillara allegauta.

 Pixkat arrotza egin jatak hasieran narratzaillian papela (“Aquellos maravillosos años” estiluan), baiña hau gauza kulturala dok eta garrantzi bakua: klabe zinematografiko amerikanuak modu naturalian integrau doguzen modura (ez bakarrik pelikuletan, nobeletan bebai) ba... ¿zergaittik ez halako gauzak hartu?.

 Asko gustau jatak ventrilokuazidade pasartia, eta –aluak- amaieran zelan biribiltzen daben txistia, bengantza-saiuakin.

 Amaieran foballakin izandako detallia be gustau jatak; baitta biolentzia egokixan apologixia be (uste nebana baiño ausartago dok mutil hau, zuzentasun politikuari astinduak emoterakuan -gaur bertan irakorri juat Bizkaiko Hitzan gabon aurreko zutabia, superstiziño kristauen kontrakua-).

Julen
Julen dio:
2012/01/16 14:55

Inplakable inpagablea zara zu. Eskerrik asko, Oier! Zure ideia bat behintzat badago, bai: hain zuzen ere, andre bat umearen amaren bila hasten denean, aita bertan dela. Hori zeurea da. Eta ez da bakarra izango seguruenik.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2012/01/16 00:58

Inplakablia-inplakablia, "inplakablia" berbari ezagutzen deutsagun zentsuagaz...

oier g
oier g dio:
2012/01/16 14:46

...bakotxari beria.

Izan be, Patsy Earth, Patsy Trapperrenian egindako komentarixo hartan ez nekan ondiok irakorritta Gabirian liburua. Eta esaten neban "ha zelako paraderua; gizonak liburua neri erregalau, eta gustau etxatala esan bihar badot...". Baiña hortan etxuat barkatzen, gustau bajata gustau, eta hala ez bada, ba bardiñ esan. Garrantzitsua eresten detsat hori egitteko kapaza izatia.

Baiña kontua da gustau jatala!

patxi lurra
patxi lurra dio:
2012/01/23 00:04

Astebukaera honetan liburua irakurri dot eta, zalantza barik, hauxe da Aita Barri Euskaldunon alkarte kideok behar genduan Biblia. Autoestima txutea, apur bat berandu dator alkartea desagertu dalarik eta jada aita barriak ez garelako, baina belaunaldi barriek eskertuko dabe. Biba gu!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024