Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Egun batzuk Madrilen

Egun batzuk Madrilen

Mikel Iturria 2012/01/16 07:30
Blogari ere erakutsi behar zaio 2012a iritsi dela.

Urte hasiera Madrilen eman dugu, baina gustura joango nintzateke berriro. Hilaren 18an, adibidez.

José K, torturado

Urtarrilaren 14tik otsailaren 5era arte Santa Ana plazan dagoen Teatro Español izenekoaren areto txikian egongo da José K, torturado, Javier Ortizek idatzitako antzezlan bakarra. Hona hemen atzo bertan Rocío Pastorrek idatzitako erreseina. 18an, gainera, mahai-ingurua, emanaldia eta topaketa bat daude.

En la luna: Alberto Sanzol

Urtarrilaren 8ra arte, Teatro de la Abadían Alberto Sanzol nafarraren En la luna obra egon da. Ez nuen egilea ezagutzen, baina esan didate bere izena bolo-bolo dabilela azken bolada honetan. Asko gustatu zait makina bat rol jokatzen zituzten 6 aktoreren laguntzarekin 1975-1992 urteetako Espainiaren ikuspegia. Francoren heriotzatik Bartzelonako Joko Olinpikoetara.

Café Comercial

Eguerdi batean aperitiboa Bilbao Glorietan dagoen Café Comercial kafetxean hartu genuen. Periodikoa edo libururen bat irakurtzeko aukera izango duzu, lasai, baldin eta ez bazaizu tokatzen aldamenean 50 urteko bikote bat ligatzen. Nola adierazi zein patetikoak garen batzuetan? Baina, kontuz, inor ez da libratzen!

Mesón Restaurante Portomarín

Lavapiesera ere hurbildu ginen, nahiz eta Centro Dramático Nacionalen dagoen Agosto antzezlana ikusteko sarrera guztiak agortuta egon. Otsailera bitarte egongo da, baina ez dago batere sarrerarik. Harritzekoa!

Lavapies plazan, Valencia kalearen hasieran, badago gallego bat, prezio egokia duena, gainera. Mesón Restaurante PortomarínEl gallego de Lavapies gisa ezagutua da ere. Negu partean, salda gallegoa hartu eta, ondoren, nahi duzuena.

La Casa Encendida

Valencia kaletik behera, jaitsi eta, amaieran eskubira joz, La Casa Encendida dago. La Caballería Roja: 1917-1945 bitarteko arte sobietarra ikusteko parada izango duzue.

La Venencia

Hasieran aipatu dut Teatro Española. Haren atzealdean, Echegaray kalean, La Venencia dago. 83 urteko taberna. Finoak daude soilik, lau pintxo. Hau da, garai bateko taberna zahar bat, zolda eta guzti.

Eta...

Errege egunean saiatu ginen Reina Sofía museora joaten, baina egun horretan Madrilgo museo guztiak itxita zeuden.

Círculo de Bellas Artes: zazpigarren plantako terraza, besteak beste. Eta Bourdieu-ren argazkiak eta Felliniren filmak...

Eta La Ratonera klasikoa,  Faemino y Cansado, Real Madrid-Málaga Bernabeun... eta mila gauza gehiago.

Adibidez, lagunak.

iturri
iturri dio:
2012/01/16 23:17

Ez dut uste horrela izan zenik. Seguru zu geratu zinela azken hiru horiekin. ;-)

Fijo kontatu nizula Sanzolena.

Iturri

Ander
Ander dio:
2012/01/16 12:32

Niri azkeneko hiru horiek kontatu zenizkidan. Argi dago zeintzuk izan ziren greatest hits-ak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter