Blogak
Espelunguère
2012/01/21Pirinioetako Parke Nazioanalean barrena batere mendizale ez diren lagunekin abiatzeko lekurik aproposenetako bat Espelunguère deritzan naba da. Parkinetik, hamar minutuko aldats gora baino ez dago goiko haran lauraino eta bidean, gainera, “Cascade d’Espelunguère” deitu ur-jauzia bertatik bertara ikusteko aukera. Bada gero makinatxo bat toki zatarragorik munduan.
Euskarazko komiki gehiago, oraingoan digitalak
2012/01/20KKLRD.com-en atal berri bat dago online eta Saurék beste lau komiki atera ditu formatu digitalean
