Footballista
Amatiño
2012/03/19 12:55
Besterik dirudien arren, ez da Eibarko euskara, japonieraz baino. Edo hobeto esan, japonieraz edo, baina latindar alfabetoz idatzia. Antza denez, kirol-aldizkariren bat da.
海外サッカー週刊誌 footballista(毎週水曜発行:350円)
チャンピオンズリーグから南米まで、海外サッカーの動きをお届けします。一週間分の
footballを味わい楽しむ、それが海外サッカー週刊誌footballista!!
www.footballista.jp/ - Cacheratua - Antzekoa
Aukeran, zein elastikok du euskal selekzioarenarekin antz gehiago? Zozoak beleari, ipurbeltz
Musean ez naiz on-hutsena, baina ezta bihurriena ere. Ez neukan batere kartarik gordeta baina, bart, ustekabean agertu zen Reala berdez jantzita, ETBren artxibo-irudietan. Eta gaur goizean, berriz, emailez etorri zait footballistarena. Biak elkartu besterik ez dut egin.
Ez nuen, beraz, jokorik gordeta, ezta hogeita hamaika eskutik ere, baina onartu behar, karta onak etorri zaizkidala. Zuri honako honetan falta izan zaizkizunak alegia. Hurrengoan alderantziz, segurutik.