Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Abiadura moteltzen denean...

Abiadura moteltzen denean...

Mikel Iturria 2012/03/18 17:15
Ostegunera arte astea azkar joan zen. Ostiraletik aurrera, berriz, motel. Eta orduan gehiago erreparatzen diozu begi aurrean duzunari.

Autopistan zaude. Halako batean, hainbat aldiz azkar pasatzen zaren toki horretan bertan auto-ilarak daude. Eta abiadura derrigorrez mantsotu beharra dago. Eta azkar pasatzen den paisaia, mantso ikusteko parada duzu. Denoi gertatu zaigu.

Larunbata eta igande goizak aitarekin batera atera naiz paseatzera Irundik barrena. Eta beste batzuetan ikusten ez nituen gauzak ikusi ditut. Adibidez.

Irungo Bixera

Hemen zegoen Irungo Bixera

Autopista eraikitzen ikusi nuen lehendabizi. Lizardi eta Altzubide jada ez zeuden etxe aldamenean: autopistaren beste aldean zeuden. Mendiola ere bai. Ezurriki bota egin zuten, gure baserria (Lekunberri) edota Lapitzeko Errota bota zituzten bezala. Ugaldeko Errota ez, ordea, baina ez du gehiegi aguantatuko.

Zenbat horrelako ustezko progresoaren izenean? Askotan, aldiz, ematen du MCD taldeak zioen bezala De ningún sitio a ninguna parte goazela progreso horren izenean. Aurrerabidea?

Aste honetan, EAJko Donostiako zinegotzi den Juanra Vilesek ¿Riqueza o prosperidad? apuntea argitaratu du bere blogean. Balio dit aberastasuna eta oparotasunaren arteko desberdintasun horrek. Ekonomikoki ez gara inoiz aberatsak izan, baina bizi izan ditugu oparotasun garaiak.

Ireki parentesia. Honen harira, irakurri Rafa Chirbesi eginiko elkarrizketa hau (pdf). 7. orrialdean aipatzen du espekulazio urbanistikoari buruzko hainbat kontu. Itxi parentesia.

Irungo Bixera itsusia (baina gurea) bota egin dute aste honetan. Gerra Zibilaren garaian egindako eraikina zen eta argazki hau atera zion Gari Garaialdek. Merkiena ez da hori apunte laburra publikatu zuen Bogan. Zenbat aldiz ez da hori gertatu? Hiltzen utzi eta gero (ez daukagun) diruz ondo koipetutako errekanbioa egitea. Adibide bat, trena.

Urdanibiako edo Moskuko Azoka

Mercadillo gisa ere ezagutu dugu. Zenbat urte izango ditu? Nire ustez 1980. hamarkadan jarri zuten martxan eta larunbatero dago hitzordua. Pena ezin dela argazki honetan soinu banda entzun. Merezi du bisita bat.

Irungo azoka edo mercadilloa

En este banco tomaba el sol mi abuela Carolina

Igande goizean Soroxarta ingurura joan gara. Eta hantxe topatu dut ustez haur (neska?) batek idatzitako hau. Hunkitu nau.

En este banco tomaba el sol mi abuela Carolina

Lo tienen bonito los chavales

Geldialdia Mariño tabernan egin ondoren, CAFen paretik pasata Lakaxita gaztetxera iritsi gara. Gizaseme batek hori esan dio emazteari: "Lo tienen bonito los chavales". Aldamenean tanatorioa dago. Metro batzuk aurrerago aitak 2008an lau hilabete pasa zituen egoitza.

Lo tienen bonito los chavales

Bi aholku amaitzeko

Baga, irakurri Pum-Ba-Pa entzuten den bitartean. Dominika Etxart-en omenez. Gugan bego. Respect.

Biga, irakurri Javier Ortizen Otra vez la primavera apuntea.

Basta con ir más despacio..., este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter