Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ironiaz ere, maisuaren ildo beretik

Ironiaz ere, maisuaren ildo beretik

Amatiño 2012/03/16 10:00
Ibon Sarasolak irabazi du 2011 urteko Euskadi Ikerketa Saria. Azken lau hamarkada honetan hiztegigintzan aritu ostean datorkio saria. Euskara batuaren 'azaña' ahalbidetu duen belaunaldiari omen dagokion saria, hain zuzen, Sarasolak berak Euskadi Irratian ohartarazi nahi izan duenez.

Euskal Literaturaren Historia (Lur, 1971) izan zen, nik Iboni irakurri nion aurrenengo liburua. Geroztik hiztegigintza ikusi izan dugu buru-belarri murgilduta, urteak joan eta urteak etorri: Euskal Hiztegi Arauemailea, Orotariko Euskal Hiztegia, Euskara Ikaslearen Hiztegia, Euskal Hiztegia… Orain, Egungo Euskararen Hiztegia moldatzen ari omen da. Bera dugu, nabarmen, Koldo Mitxelenaren (1915-1987) oinordekoa, maisu handiaren ondoren Euskaltzaindiak argi-mutiltzat hartu duena.   

Hala ere, jakituria baino, Sarasolaren izakera ondotxoen adierazten duena Euskara batuaren ajeak (Alberdania, 1997) lana dateke. Zail gero merkatuan aurkitzea era horretako beste saiakera seriorik, horren entretenigarria, horren adarjotzailea, horrenbesteko ziriz eta eztenez idatzia.

Auskalo Ibonek asmatu ote duen edo ez Mitxelenaren maisutza jasotzen eta biltzen, baina, batere zalantzarik gabe gero, berak jakin izan du jakin, inork baino hobeto, haren umore finaz,  kritika zorrotzaz eta ironia latzaz jabetzen.

Izan ere, lexikologia-alorrean behintzat, beste inork ez du asmatu salatzen, Ibonek bezain ondo, ustezko zenbait erradikalen espainolarekiko intsumisiorik eza, aitzakiarik gabeko morrontza eta jarraipen otzana.

Sarasola 3

Koldo Mitxelena eta Ibon Sarasola, 1980

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: