Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Oiloak ba al daki hegan?

2012/07/09

Dilema bitxi baten berri izan dut asteburu honetan: kuadrilla batean, aspaldiko eztabaida omen dute, ea oiloak hegan egiten duen edo ez; hau da, denek dakite, normalean, metro pare bateko hegaldi txepelak besterik ez dituela egiten; horri hegan egitea deitu al dakioke? Ala jauzi handitxoak besterik ez? Auzia trenkatzeko bidea aurkitu dute ordea.

Oiloak ba al daki hegan? - Gehiago irakurri

EH Bilduren "gobernua"

2012/07/08

Berria da gure artean talde politiko batek irabazle gertatuz gero izendatuko duen gobernu-taldea aldez aurretik jakinaraztea. Ekintzak badu marketingetik, bistan da, baina ukaezina da, aldi berean, harago doala, estilo berri bat planteatzen duelako: irekiagoa eta gardenagoa.

EH Bilduren "gobernua" - Gehiago irakurri

Tourmalet

2012/07/07

Atzoko nekeen ostean egun lasaia behar nuen, eta zer hoberik Tourmalet igotzea baino, alde "errazetik", hori bai.

Tourmalet - Gehiago irakurri

“Gaur Egun”: gaztelaniaz burutu eta euskaraz jarraitu

2012/07/07

Aurrenengo "Gaur Egun" albistegia, sekula euskaraz izan den lehena, 1983ko otsailaren 1ean kaleratu zen. Jakina denez, ETBren lehen emanaldia 1983ko urtarrilaren 1ean izan zen, Urteberri-egunez, eta ondoren itzali egin zen hilabete luzez. Zergatik ote? Zer gertatu zen urtarril osoan zehar?

“Gaur Egun”: gaztelaniaz burutu eta euskaraz jarraitu - Gehiago irakurri

Borrero izatearen abantailak

2012/07/07

Ortzadar-en arduradunekin hitzartua dut, lerrootan kulturaz arituko naizela eta ez politikaz, kultur gaiak lantzen direlako gehigarri honetan, egunkariko orri gehienetan ez bezala. Batzuetan, baina, zaila da bereizkuntza egiten: ez bakarrik kulturak, gizarte barruko ekintza den aldetik, beti duelako politikazko esangura bat, baizik eta batzuetan politikak bere atzapar zikinak jartzen dituelako proiektu kultural batean, simaurretan ibilitako katiuskekin elurra zapaltzen duenak bezala. Horixe gertatu da Josu Martinezek eta beste lau zinemagilek landu duten Barrura begiratzeko leihoak filmarekin.

Borrero izatearen abantailak - Gehiago irakurri

Lehen gailurrak, El Pueyo - Luz-Saint-Souveur

2012/07/06

Ordeka aspergarria egiten zait. Niri mendateak igotzea gustatzen zait, eta gaur igo ditut Piriniotako lehenak.

Lehen gailurrak, El Pueyo - Luz-Saint-Souveur - Gehiago irakurri

Argazki erakusketa Irunen

2012/07/06

"Asociación fotográfica Irunesan"n uztailaren 9etatik 28 etara: 22 argazki zuri eta beltzez

Argazki erakusketa Irunen - Gehiago irakurri

Nire bizitzako egunik onena

2012/07/06

Deirdre McCloskey ekonomilari estatubatuarrari ez diot orain arte ezer irakurri; orain dela gutxi arte haren izena ez nuen ezagutu ere egiten; eta hala ere, pertsona interesgarria eta berezia dirudi; besteak beste, diru kontuetan ez ezik filosofian eta literaturan jantzia delako, edo 1995 arte Donald zelako haren izena.

Nire bizitzako egunik onena - Gehiago irakurri

Alferrikako fetitxeak

2012/07/06

Duela hilabete batzuk, literaturaren inguruko biltzar batean, ponentzia bat deigarri gertatu zitzaidan. Arturo Pérez-Reverteren obrari buruzkoa zen. Egiazki, kontrastea egiten zuen gai orokorrean “garaiagoekin”, baina hitzaldia ez zuen edonork ematen, Espainiako giro unibertsitarioan oso ondo kokatutako ikertzaile batek baizik, pisu astun batek. Hizlariak Pérez-Reverteren ibilbidearen analisi nahikoa oso bat jorratu zuen, eta idazlea bera zuen iturri nagusi, adibidez, best seller estatubatuarraren eta europarraren ezberdintasunen gainean Pérez-Revertek (auto)teorizatutakoa hizpidera ekarri zuenean –seriotasun osoz–. Halako batean, hitzaldia amaierara iristen ari zelarik, eta –irudipena daukat– entzule askoren sinesgogortasun eta are harridura keinuen eraginpean, ikertzaileak bere burua behartuta ikusi zuen Pérez-Reverteren “literatura” gustatzen ez zitzaiola aitortzera. Bere diskurtsoaren ezordukotasuna are gehiago azpimarratzeko efektua izan zuena, zer esanik ez. Eztabaidaren txanda iritsi zelarik, hitz gogorrak entzun behar izan zituen entzuleriaren aldetik, bereziki literaturako katedradun apokaliptiko bezain jakintsu baten ahotik.

Alferrikako fetitxeak - Gehiago irakurri