Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Emakumea eta figuratiboa, bekatu larriak

2012/04/12

Menchu Gal da, segurutik, XX. mendeko euskal emakume pintorerik onena. Baina Bidasoaldetik eta –asko jota— Gipuzkoatik kanpora, inor gutxik ezagutzen du. Emakumea eta pintore figuratiboa, pintura abstraktoa hobetsi zuten gizonezkoen artean, Menchu Galek ez zuen noiz jaio asmatu.

Emakumea eta figuratiboa, bekatu larriak - Gehiago irakurri

Nafarroako gazteluak ezagutzeko aukera

2012/04/10

Apirila osoan, maiatzak 6 arte, Nafarroako hainbat gaztelu eta jauregi doan ezagutzeko aukera duzue.

Nafarroako gazteluak ezagutzeko aukera - Gehiago irakurri

Euskararen penak kontatzen geratu gabe

2012/04/10

Txillardegik “… eskatu zuen euskaldunon erantzukizuna, ikuspegi praktikoz lanean gogor ekin beharra aldarrikatuz, atzera begira euskararen penak kontatzen geratu gabe ta aurrera begira ametsetan eta ‘proiektu-minetan’ galdu gabe” (JAKIN. Urtarrila-otsaila. 2012)

Euskararen penak kontatzen geratu gabe - Gehiago irakurri

Iñigo Cabacas, in memoriam

2012/04/09

Bai, ikusita zegoen pertsona bat hilko zutela. Iñigo Cabacasi egokitu zaio. Gugan bego!

Iñigo Cabacas, in memoriam - Gehiago irakurri

Aragoiko jatetxerik jatorrenetakoa

2012/04/08

Behin, barrena, ezagutu beharrekoa da Echoko Gaby jatetxea (Blasquico). Lege zaharreko jatetxe txukuna, jatorra, benetakoa, Aragoiko sukaldaritza peto-petoaren adierazgarrienetakoa. Ez dut nik esango bihar bertan joateko baina, inoiz joatekotan, ez behintzat datorren hamarkadarako utzi, ez baitu behar bada ordurarte iraungo. Edo etxekoandreak lanari utziko diolako edo ondorengoek oraingo prezioei eusterik izango ez dutelako.

Aragoiko jatetxerik jatorrenetakoa - Gehiago irakurri

Mimosa, ansiolitiko samarra

2012/04/06

Mimosa da udaberriak aurrera egin ahala lore horia galtzen duen zuhaitza. Kandelario, San Blas eta Santa Agata egunekin batera loratu ohi da urtero, otsailaren lehen aste inguruan, eta San Jose ondotik zimeldu, apiril aurretik. Gurean behintzat, mimosarik ez da basoan edo oihan galduan. Nekez gero ernalduko da mimosarik bere kasa. Mimosa non, etxea han. Mimosak jarri egiten dira, nahita landatu. Norbaitek, noizbait, horrela nahi eta erabaki izan duelako.

Mimosa, ansiolitiko samarra - Gehiago irakurri

Albistea bigarren finala omen

2012/04/04

Zertan ote antzeko kazetariak eta adineko jendea? Ez daudela sekula egunekoaz gustura. Laurogei urteko zaharra egongo da bai, pozarren, familiaz goxo-goxo inguratua eta esango du: datorren urtean ez naiz egongo. Eta liburu-aurkezpenean kazetariak galdetuko diogu egileari: noiz argitaratuko duzu hurrengoa?

Albistea bigarren finala omen - Gehiago irakurri

Autismoa: jabetzea ongi dago, baina gehiago behar da

2012/04/03

Egun hauetan izan da autismoaren egun internazionala. Hainbat artikulu ikusi dut mediotan, Boing-boing-ekoa iruditu zait interesgarria.

Autismoa: jabetzea ongi dago, baina gehiago behar da - Gehiago irakurri

Pasioa San Joanen hitzetan... lapurteraz

2012/04/02

Igande arratsaldez Donostian izan genituen "Le Concert Lorrain" ganbera-orkestra eta "Nederlands Kamerakoor" abesbatza. Elkarrekin eskaini ziguten Johann Sebastian Bach konpositorearen "Pasioa San Joanen hitzetan" erestia. Bach berez da astuna, eta atsedenik gabeko 130 minutu lar luze, musika anoa txikerragoetan maite dugunontzat. Hala ere, ez lokartzeko-edo, dezente gustura aritu nintzen librettoa lapurteraz irakurtzen. Lapurteraz?

Pasioa San Joanen hitzetan... lapurteraz - Gehiago irakurri