Blogak
Bigarren eskuko biniloen dendan
2012/11/22Datorren larunbatean (2012ko azaroak 24) Chameleons Vox-ek joko du Donostian, Intxaurrondoko Kultur Etxean, 22:00etan. Talde hau 80ko hamarraldiko The Chameleons manchestertarren spin off modukoa da, jatorrizko taldearen bi partaide mantentzen dituena: Mark Burgess baxu-jole eta kantaria, eta John Lever baterista. Dudarik gabe, nostalgiazaleentzako kontzertu bat izango da, Chameleonsen kantutegi zaharra errepasatzera dedikatzen direlako. Baina ni nostalgiko bat naiz, eta, osasuna lagun, han egongo naiz. Nire "Biodiskografiak" liburuan (Erein, 2011) ipuin bat eskaini nion haien lehenengo albumari, "Script of the Bridge" ilunari, eta hemen zintzilikatuko dut orain, omenaldi edo auskalo zeren gisa, larunbata noiz iritsiko zain.
«Euskadin antzerkiak ez du inoiz dirurik emanen»
2012/11/22"Soinujolearen semea" eta "Publikoari gorroto". Bi eskola, bi estilo.
Sexismoaren aurkako komiki-tiren I. lehiaketa
2012/11/21Arrasateko Udalak antolatu du, eta abenduaren 7ra arte aurkez daitezke lanak
Getxoko komiki eta manga azokak
2012/11/20Getxoko XI. Komiki Azoka azaroaren 23tik 25era izango da, Xabiroi bertan izango delarik, eta I. Manga Azoka abenduaren 1ean eta 2an
Diputazioa, gizarte politika eta kultura
2012/11/20Atzo Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa Garapeneko, Berrikuntzako eta Turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu ziren hizketan. Portaleko areto nagusian ez ginen asko batu, hogei bat lagun inguru. Iruditu zitzaidan gehienak Bilduren ingurukoak zirela, eta horiez gain Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta beste hiruzpalau norbanako.
Benitoren azken txanpa
2012/11/20Benito Lertxundik ekin zion, aurreko astean, hiru hilabetean zehar eskainiko duen zortzi saiotako kantaldi-andanari, Zallan, Donostian, Bilbon, Ermuan, Tolosan, Iruñean, Portugaleten eta Laudion. Benitok eginak ditu honezkero egin beharreko “etxeko ariketa” guztiak edo gehienak… ETBk, barrena hiru aldiz, eskaini izan dion grabazioa edo izan ezik.
Kanta dezagun denok / Pozik bazaoz...
2012/11/19Lekeittioko mezetako kantu bi, baby boomeko kristaukumien amesgaiztotan agertzen dirazenak.
Legebiltzar(retako)kidiei, abstentzionista baten partez
2012/11/19Badakitt oiñ lanpetuta zagoziela, tokau jatsuezen kargu eta akreditaziñuak ilusiño haundiz partitzen; onezkero zuetako gehixeneri pitorik be ez detsue ardura abstentzionista baten berbia. Baiña biharbada zuen artian “demokrazia” hau hobetzeko kezkia dakan bateronbat egon leike, hautestontzixetara hurreratu ez garanon kopuruak gora egin dabela ikusitta.
