Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Arrazoi politikoengandik… ezin izan

Arrazoi politikoengandik… ezin izan

Amatiño 2013/01/10 23:55
Ondarretako kartzelaren (1890-1948) oroitarria jarri zen, orain dela hilabete, Donostiako Ondarreta hondartzaren inguruan. “Arrazoi politikoengandik” atxilotuak izan ostean, ehundaka gipuzkoarrek bertan igaro behar izan omen zuten azken gaua, egunsentian fusilatuak izan aurretik. Benetan? Arrazoi politikoengandik ote? Ez dakit ba…

Bai, badakigu, gerra garaian eta frankismoaren diktadurapean, edozenbat atxilotu izan zena, kartzela hartan. Jakin ere badakigu fusilaturik ere izan zena. Baina, horratik, arrazoi politikoengatik, ez politikoengandik.

Arrazoiok okerrak edo zuzenak izan daitezke, sakonak edo arolak, bidezkoak edo maltzurrak, baina sekula ez, ostera, bizidunak. Pertsonak eta animaliak dirateke bizidunak; eta, aspaldiotan, behar bada, baita marrazki biziak ere. Baina, arrazoiak? Ez dakit ba nik… Ezta arrazoi politikorik gorenak izan arren ere.

Oroitarria500

Testua 600

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: