Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Bekaduna eta kazetaria

Bekaduna eta kazetaria

Mikel Iturria 2013/01/09 22:15
Zuzenean. Kontzertuetan ateratako 40 argazki aukeratu ditu Juan González Andres argazkilariak eta urtarrilaren 31ra arte erakutsiko ditu Egia Kultur Etxean.

2010eko uztailean, kazetari batek deitu zidan kultur-gizon baten telefonoa eskatzeko. "Zuen bekadun berriarekin du harreman handia" erantzun nion. "Bekaduna? Zein?" berak harrituta. "Gaur goizean prentsaurreko batean egon da eta uste dut zuen komunikabidean arituko dela uda honetan". Astelehenean, bekaduna eta kazetaria biak izan ziren protagonista Zuzenean izeneko erakusketan.

Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdiko ekitaldi osagarri gisa zabaldu du Juan González Andrés (@foteropanico)-k mostra Egia Kultur Etxean. Hauxe kazetaria.

Jan-edanean eten txiki bat egin eta sei kantu eskaini zituen Lou Topet &The 31st Crew laukoteak. Lou abeslaria da bekaduna.

Bekadunak testu hau eskaini dio kazetariari: Musikariak izozten dituen nire laguna.

Ez ziren horiek dozenaka lagunen artean bildutako kazetari bakarrak. Bertan baitzeuden aste honetatik aurrera Juanen lankide ohi izango diren 16 lagun. Izan ere, egun horretan bertan jakinarazi zuen Noticias de Gipuzkoak zeintzuk izango ziren kanporatuak.

Emozioa, pena, poza... dena batu zen astelehen iluntzean Egiako erakusketa gunean. Zerbaiten amaiera izan daitekeena, baina baita zerbaiten hasiera ere.

Juanek milaka argazki ditu etxean eta soilik 40 eskegi ditu erakusketan. Horietako kontzertu batzuetan egona naiz eta bereziak dira erretratu horiek niretzat. Dena den, inaugurazio egunak ez dira oso onak izaten erakusketekin behar den bezala gozatzeko. Beste egunen batean egin beharko da buelta.

Bekadunaren bandak, berriz, bigarren kontzertua zuen astelehenekoa. Kontutan hartzeko banda iruditu zitzaidan. Hona hemen bi kanta.

El becario y el periodista, este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter