Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Olentzero da "Hator hator", eta Erregeak "Tadeo Jones".

Olentzero da "Hator hator", eta Erregeak "Tadeo Jones".

Asier Sarasua 2013/01/06 22:10

Ondorengo lerroak ez dira kritika bat (badaezpada diot) azken urteotan inguruan jaso dudan inpresio baten inguruko hausnarketa xumea baizik. Izan ere, inpresioa dut Eibarko kabalgatak askogatik irabazten diola Olentzeroren kalejirari. Jende gehiago, deigarriagoa, umeentzat erakargarriagoa... Atzo ere bai, jakina.

Teorian, Olentzero hurbilagoa eta erakargarriagoa izan beharko litzateke Eibarko haur gehienentzat: bere kantuak ikasten dituzte, ipuinak entzuten, kopinak egiten... Eibarko kalejirako Olentzero berak ere (hainbat urtez berbera) oso ondo betetzen du bere lana. Baina hala ere, kabalgatak irabazten du.

Zergatik? Ez dakit. Edo bai, badut susmo bat. Olentzero oso "euskalduna" da,  badakizue, astoa, trikitilariak, baserritar jantziak... Erregeak, berriz, askoz berritzaileagoak: koloretsuak, dantzariz inguratuta, musika modernoena topera, karroza berria eta Lanbretta motorrak inguruan...

Laburbilduz: Olentzero da "Hator hator", eta Erregeak "Tadeo Jones".

Esan bezala, ez da kritika bat (ez antolatzaileei, are gutxiago Olentzeroren kalejirako parte-hartzaileei). Guk biekin disfrutatzen dugu, eta beharbada horrela izan behar dute, gainera, desberdinak. Tradizioak ere hortxe daude (aldatzeko bezain beste gordetzeko), eta antolatzaile bakoitzak ere bere irizpideak izango ditu (nahiz eta antolaketa bietan antzekoak ibili). Gainera, zeinek dio Tadeo Jones hobea denik? Tira, nire seme-alabek, baina... umeak dira, ez egin kasurik.

Gainera, Erregeek irabazten badute, baita Eibar Errepublikazalean ere, hala bedi. Herriak du hitza, #demokrazia, eta hori guztiori. Baina baldintza berdinetan ari dira lehiatzen Olentzero pottokoa bere asto Pantxikarekin eta MGB hirukotea bere 200 dantzariko sekitoa eta karroza berriarekin? Eta beste herri batzuetan ere antzeko kontuak bizi dituzue?

Tira, Errege eguneko bazkalondoan burutik pasatako kontuak, besterik ez.

Ahaztu aurretik. Hementxe gure alabaren koadrilak Erregeentzat sortutako eta atzo bertan euren aurrean abestutako bertsoa. Doinua, edozein ("Olentzero joan zaigu"k ere balioko dizue, beharbada):

Meltxor da lehenengua,
danetan zaharrena,
bigarrena da Gaspar,
ule gorriduna;
hurrengua Baltasar,
Afrika erdikua,
Bizarzurin laguna
ta Olentzerona.

 

A! Eta hementxe Tadeo:


Trebi
Trebi dio:
2013/01/07 00:44
Bai, antolatzen daben Olentzerori eszenografia falta jako. Erregeak "pajeak" dituztela, ba Olentzerok be euki leikez bere lagunak: baserritarrak, umiak, biharginak, lapurrak, poliziak... komitiba haundixagua euki leike erregiak baino, zergatik ez?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz