Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Deporraren "ate irekien" eguna

2012/10/03

Asteburuan ospakizun ederra egin zuen Deporrak Eibarren. Batzorde guztietan egiten den lana kalera atera zuen, eta herri guztia gonbidatu zuen jaialdira. Egun polita izan zen. Orain, gainera, Pello Osoro bazkide gazteak laburpen-bideoa egin du zapatuko irudiekin.

Deporraren "ate irekien" eguna - Gehiago irakurri

Nitasunaren literatura

2012/10/02

Egunotan, idazle lagun batek pasatuta, bere hurrengo liburua izango denaren eskuizkribua irakurtzeko aukera eta plazera izan dut; diskrezioaren amoreagatik, ez dut emango egilearen berri; esan dezadan, hala ere, egileak bere burua hartu duela mintzagaitzat: berari gertaturiko istorio eta pasadizoak kontatzen ditu, bere obsesio eta kezkak aitortzen, bere irakurketa eta burutazioak komentatzen.

Nitasunaren literatura - Gehiago irakurri

Kutxabank-ek egingo al du BBKk eta Kutxak egin ez dutena

2012/10/02

BBKri eta Kutxari esker Bizkaiko zein Gipuzkoako kontzertu, jaialdi, zinema eta beste hainbat ekitalditarako sarrerak Internetez erosterik bada. Erosi, bai. Baina erostea ez da aski, gero eskuratu egin behar dira!

Kutxabank-ek egingo al du BBKk eta Kutxak egin ez dutena - Gehiago irakurri

CRAG

2012/09/30

Baten Adolfo Rodriguez taberna baten gittarria jotzen ikusi najuan. Artian ez najenkixan zein zan be (CRAG ez neban asko ezagutzen, izenaz aparte) baiña Bueuko lagunak inguruko taberna batera juateko insistidu jestan, batzutan ugezabak gitarria hartu eta jotzen zebala-eta.

CRAG - Gehiago irakurri

Hiru jarrerak

2012/09/30

Ez da ziurrenik unerik ezegokiena gogoratzeko, Eusko Legebiltzarrak 1990eko otsailaren 15ean egindako adierazpena: “Euskal Herriak bere autodeterminaziorako eskubidea du”. Hona, EAJ/PNVk, EAk eta EEk elkarrekin (38 botu) adostutako aldarria. Aurka erabaki zuten PSE/PSOE, PP eta CDS alderdiek (23) eta HBren parlamentariek (13) biltzar-aretotik alde egin zuten bozka-orduan.

Hiru jarrerak - Gehiago irakurri