Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Harriaren indarra

2013/05/18

Batere zalantzarik gabe milaka lagun daude Euskal Herrian harrijasotzeaz hitzegiteko ni baino nabarmen aukerakoagoak. Eta, segurutik, erakusketa diseinatu dutenek nik baino dezente gehiago dakite zer egin eta zelan. Baina, ene irudiko, ikusle arrunt gisa, erakusketari didaktismo-punttua falta zaio eta epika apurtxoren bat.

Harriaren indarra - Gehiago irakurri

NAZARrekoa naiz?

2013/05/17

Euskara dakidanetik zalantza hau eduki dut, nola esan NAZARrekoa edo NAZARkoa.

NAZARrekoa naiz? - Gehiago irakurri

Zabortegiak itxiko direnerako pedagogia

2013/05/16

Zakar-erraustearen gaineko datu objektiboetako bat zera da, Europar Batasunaren baitan: zenbat eta herrialde aberatsago eta garatuago, hainbat eta zakar gehiago errausten da. Eta zenbat eta herrialde txiroago eta atzeratuago, hainbat eta zabortegi gehiago.

Zabortegiak itxiko direnerako pedagogia - Gehiago irakurri

Kristalezko begi bat (Miren Agur Meabe, Susa 2013)

2013/05/15

Pintoreak autoerretratua margotzen duen gisan idatzi du Miren Agur Meabek nobela hau, kristalezko ispilu berezi bati arretaz begira. Errealitatea eta fikzioa josiz eta urratuz sortutako kontakizuna da, tarteka ironiazko zertzeladez gozatua.

Kristalezko begi bat (Miren Agur Meabe, Susa 2013) - Gehiago irakurri

Euskal poliziak Los Angelesen

2013/05/15

Gansgter Squad ikusi berritan eta Changeling gogoan; Eugene Biscailuz eta Lester Ybarra izenen inguruan.

Euskal poliziak Los Angelesen - Gehiago irakurri

Martina gerrillaria: “las leyendas cumplen con ser bellas”

2013/05/14

Datorren hilean beteko dira berrehun urte (1813-06-21) gertatu zela Gasteizko Gudua. Wellington markesaren burutzapeko 75.000 gudari britainiar, espainiar, portugaldar eta alemaniar, hurbileko 3.000 inguru gerrillarirekin batera, elkarrekin bildu ziren Frantziara bidean ihesik zihoan Jose Bonaparteren 64.000 laguneko armada erasotzeko. Euskal gerrillarien nagusietako bi Longa eta Ibaibarriaga koronelak izan ziren.

Martina gerrillaria: “las leyendas cumplen con ser bellas” - Gehiago irakurri

Zakarren etorkizuna: metatu, erraustu ala esportatu

2013/05/12

Zakar-kontua ez da gero baretzen ari Gipuzkoan. Eta ez da baretuko zakar-bilketa ez ezik, osteko trataeraz guztion adostasuna lortzen ez den artean. Azken bolada honetan atez ateko bilketa-sistema dugu, antza, eztabaidaren ardatz. Baina, behar bada, atez atekoaren inguruko eztabaida basoa ikustea eragozten digun zuhaitza baino ez da. Funtsezko eztabaida ez da atez atekoa ala bosgarren zakarrontzia, zabortegia ala errauskailua baino. Goazen Europara.

Zakarren etorkizuna: metatu, erraustu ala esportatu - Gehiago irakurri

Interneteko komunikazioen segurtasuna II: Autentifikazioa

2013/05/11

Interneteko komunikazioen segurtasunari buruzko aurreko artikuluan ikusi genuen badagoela modua konfidentzialtasuna bermatzeko (guk jasotzaile bati bidalitako mezu edo komunikazio bat hirugarrenek ez atzeman ahal izateko). Hala, hirugarrenek ezin badute mezua atzeman, guri jasotzailea direla sinetsaraztea da informazioa lortzeko modu bat. Hori ekiditeaz arituko gara artikulu honetan, autentifikazioaz hain zuzen ere.

Interneteko komunikazioen segurtasuna II: Autentifikazioa - Gehiago irakurri