Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Gaur sei hilabete

Gaur sei hilabete

Asier Sarasua 2013/12/04 22:10
Gaur sei hilabete operatu ninduten. Tunelean argi gutxi oraindik, baina tunela aurkitu dut, gutxienez.

Ekainak 4 zituen. Goizeko 9ak Mendaroko ospitaleko erlojuan, eta ni prest, ustez nahiko erraza zen operaziorako: eskuineko sorbaldako tendoi bat konpondu beharra. Ustez, diot, bidean arazo txikiak pilatzen joak direlako: lesioa uste genuena baino handiagoa eta ebakuntza luzeagoa, gorputzak ere behar bezala erantzun ez, ondoren kapsulitis demasa, atrofia, ezker besoan ere tendinitisa... Tira, aste batzuetako kontua zena 6 hilabete luzatu dela eta oraindik ez dakigula zelan (eta noiz) bukatuko den.

Luze egin dira 6 hilabeteok, luzeegi. Baina gauza asko ikasteko aukera ere eman dit. Ikasi dut zer den slap lesio bat eta zer kapsulitis itsaskorra; ikasi dut zer diren tendinosisa eta sindrome subakromiala; eta ikasi dut gorputzean badirela trigger point minberak. Ikasi dut non dauden deltoidesa eta bizepsaren zati luzea, non supraespinoso kabroia eta infraespinoso kabroiagoa, non pektorala eta pektoral txikia. Ikasi dut subeskapularrak zer min eman dezakeen, non denik ere jakin ez arren. Fisiologia master txiki bat.

Ikasi dut, gainera, pazientzia izaten, gauzak gorputz erdi-elbarrituaren erritmora egiten. Lasaiago eta presarik gabe. Eta ikasi dut egonean egoten.

Ikasi dut osasuna eta ondo egotea baloratzen. Eta zaintzen gaituzten sendagile, erizain eta fisioen lana are gehiago baloratzen. Ordaindu behar diren zergekin kexatzen diren haiei esango nieke denboralditxo bat igarotzeko osasun-zentro batean. Eta gaixotasuna bere neurrian sufritzen: askoz okerrago daude makinatxo bat.

Ezker beso gauzaeza erabiltzen ere ikasi dut, beso bakarraz (eta ezkerraz) moldatzea ezinezkoa zela uste nuenean. Zenbat truko txiki ikasi ditudan eguneroko bizimodua ahalik eta erosoen igarotzeko.

Eta ikasi dut blogeko mezuak ezker eskuz eta pazientzia handiz telefonoan bertan idazten. Azken hau bezala, aurreko guztiak bezala, Mendarora egunero egindako autobuseko joan-etorrietan mugikorrean idatzita.

Internetek ingurutik isolatzen omen gaitu. Hala diote batzuek. Nire kasuan, behintzat, telefonoa, tableta eta sarea salbabidas txikia izan dira ekaitzaldi txiki honetan. Isolatu? Bai zera.

Gaur sei hilabete operatu ninduten. Tunelean argi gutxi dago oraindik, baina tunela aurkitu dut, gutxienez. Aste honetan horra gora heldu naiz, sekulako poza. Ikurrina ipintzekotan egon naiz nire Everest tontorrean! 

etiketak: osasuna
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2013/12/04 22:42
Ederra mezua, eta ederragua hire hobekuntzia!
aintzane
aintzane dio:
2013/12/05 15:39
Aupa zu! Animo!
H. Etxeberria
H. Etxeberria dio:
2013/12/05 16:00
Aupa Asier, animo eta aitzina!
jakik neu ere operatutakoa nokela eta horretako batzuk pasautakoa: subakromiala, tendinitisa, epikondilitisa eta abar. Eta hemen nagok, min txikiren bat bai, baina bizirik eta sagua ezkerreko eskuan. Besarkada.
Serafin
Serafin dio:
2013/12/06 00:21
Itzala haiz Asier. Jakiñian najeuan sorbaldan arazoren bat heukala, baiña ez najekixan horrenbestekua zanik. Aupa Asier! daukan borondate horrekin zer ez dok hik lortuko. Ni neu be tendinitisakin nabik erdi errenka, baiña hiria jakinda ez
najoiak kejatzera. Besarkadia.
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2013/12/09 10:57
eskerrik asko guztiori.
Hamen bertan mezuren bat laga destazueneri; baitta kalian geldittu nazuenori be! Eskertzen da ;)
Anonimoak dio:
2013/12/11 14:31
Aupa, Asier:
Asko poztu naiz zure artikulua irakurri dotenian. Eta hunkitu be ein naiz. Hurrengo ikurriña Azpirin! Esan etxekuei ;-)
Oier A.
Oier A. dio:
2013/12/26 23:58
Joee Asier. Orain irakurri dut zure sarrera hau. Zelako gurutz-bidea, letxe! Banekien zure sorbaldak aurreikusi baino gerra gehiago ematen ari zizula, baina ez nuen imajinatzen zenbat lan ematen ari dizun. Aber urte berriakin... animo!!!
Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2014/01/14 09:31
Aupa, Asier! Ez nuen ideiarik ere zure osasun arazoez, eta benetan pozten naiz argia ikusten hasi zarelako, egoera horiek ez dira-eta izaten bat ere gozoak. Segi zure umore fin horrekin, aurrera eramango zaitu-eta.

Bide batez, Asier, errepaso bat eman diot zure blogari, eta zelako gauza interesgarriak —eta zein ondo esanda— idazten dituzun. Oso gustura irakurri dut. Mila esker eta besarkada bat.
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2014/01/14 20:52
Eskerrik asko, Joxe!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz