Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Funtzionatu ala ez funtzionatu

Funtzionatu ala ez funtzionatu

Amatiño 2013/12/04 14:00
“Funtzionatu” da indarrean dugun hitza, joeran dagoen mezua. Bospasei telebista-iragarkitan aipatzen ari da azken hilabeteotan. Teoriaz, ordea, ez luke horrela izan behar. Alegia, benetan funtzionatzen duen munduan bizi izango bagina, funtzionatzeak ez luke albiste izan behar, ez luke mezu suspergarri izan behar.
Funtzionatu ala ez funtzionatu

Iñaki Perurena

Harrigarria da gero “funtzionatu” adierak hartu bide duen protagonismoa, teoriaz denak itxura batean funtzionatzen omen duen gizartean. Esango nuke goi teknologiazko gizarte honetan ohikoena dela gauzak funtzionatzea eta ezohikoa, ostera, salbuespena, ez funtzionatzea. Segurutik, autoek, ordenadoreek, igogailuek, aparailu orok funtzionatu egiten dute, sekula baino hobeto eta seguruago gainera.

Garai batean autoak kamino bazterrean geratu ohi ziren, matxura batez edo bestez. Gaur egun, ordea, errepide-bazterrean geldituko litzatekeen marka merkatutik kanpo ere geratuko litzateke. Egungo haurrek ez lukete ulertuko, telebista edo pantaila aurrean daudela, argirik gabe gelditzea edo biharamunean zer eguraldi egingo duen ez jakitea. Orain ez ditugu tramankuluak alboratzen ez dutelako funtzionatzen, alboratzen ditugulako lagatzen diote funtzionatzeari.

Itxuraz, behintzat, denak funtzionatzen duen gizartean zein zentzu izan ote lezake salmentak areagotzeko produktuek funtzionatu egiten dutela azpimarratu edo gogoratu beharrak?

Nahiz teknologiak ondo funtzionatu, ez ote gara gero bizi izango hainbat oinarrizko funtzionamendutan demaseko ajeak dituen gizartean?

somatoline_toda-la-gama1

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: