Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Maricón

Maricón

Asier Sarasua 2013/12/02 21:45

Maricón! Oraindik ere, 10-12 urteko mutilen artean horixe: Maricón! Futbolean jokatzen ez duenari, antzerkia edo dantza egiten duenari, desberdina denari: Maricón! Hezikidetza eta berdintasunaren aroan ere, Maricón! Pirritx eta Porrotxen gizarte-eredu koloretsuan hazitako haurren artean ere, Maricón! Urrun dago umeen arteko jolas eta txantxa izatetik. Pentsarazi beharko liguke. Sema-alabak nola hezten ditugun. Zenbat lan oraindik. Maricón!

Jatsu Argarate
Jatsu Argarate dio:
2013/12/03 10:16
Eta ez umeak bakarrik, 30 urtetako gazteak ere bai, eta bere burua ezkertiar abertzaletzat duten batzuen ahotan ere entzun dut Maricón hitza irain modura. Are gehiago lagun marikak dituztenak ere bai.
Eta umeek nagusiek egiten dutena imitatzen dutenez, lehenengo nagusiek konpondu beharko dute euren homofobia arazo hori.
Josu
Josu dio:
2013/12/03 12:45
eta ez al duzue inoiz homosexual deklaraturik ikusi Maricón hitza erabiltzen?
ana morales
ana morales dio:
2013/12/03 13:33
Jakina, Josu, baina horri apropiazioa deritzo, eta beste prozesu bat da, irain bat desaktibatzeko egiten dena. Oso desberdina da zein subjektuk erabiltzen duen hitz bakoitza eta zertarako.
Amelia
Amelia dio:
2013/12/03 16:57
Bai, zenbat aldiz entzuten den oraindik hitz hori irain moduan. Zenbat lan egin behar den oraindik norberak nahi duen moduan izateko!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz