Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Jengibre eta koñakezko bizkotxua

2013/07/13

Gurian arrakasta haundixa dakan errezetia argitaratuko dot hamen. Armozurako erabiltzen dogu guk, oso astun eta kalorikua dalako (bihar-dan-moduko armozua). Koñakakin bildurrik ez: egostian alkohol guztia aidian doia, umiak be bildur barik jan leikie.

Jengibre eta koñakezko bizkotxua - Gehiago irakurri

Toribio Echevarriaren 1956ko gutuna

2013/07/12

Iñaki Anasagastiren eskutik jaso dut Toribio Echevarriak, 1956ko ekainean, Munduko Euskal Konkresura bidalitako gutuna. Guztira 74 lerro dira, garai hartako gaztelania barroko samarrez idatzia. “Con destino al Congreso Mundial Vasco” izenburupeko gutuna da eta, asmo horretan, Toribiok berak ordurako burutuak zituen zenbait lanen berri ematen du eta Kongresuari eskaini, onuragarri izango zitzaizkiolakoan.

Toribio Echevarriaren 1956ko gutuna - Gehiago irakurri

Nola bidali fitxategi handi bat

2013/07/12

Fitxategi handi bat lagun bati pasatzeko modu berri bat asmatu dute: nabigatzailetik zuzenean nabigatzailera.

Nola bidali fitxategi handi bat - Gehiago irakurri

Potzutik gurpilak arteko CO2 isuriak

2013/07/09

Ez dut nik inor ezagutzen, nola edo hala petrolioaren eratorriren bat soinean ez darabilenik. Ezta gasolina erretzeari uko egiten dionik ere. Ez, ez naiz heroi bila ari. Are gutxiago inoren begitan lastoa ikusi gurarik. Baina zuhurrak ez dakar gezurra eta, zenbaitek besterik uste arren, petrolioaren berotegi-isuririk gehienak ez darizkio ekoizpenari, trafiko-kontsumo arruntari baino.

Potzutik gurpilak arteko CO2 isuriak - Gehiago irakurri

Kuadro inpresionistia

2013/07/07

Markina-Xemeingo ur parkian eguna pasau eta gero, uda osorako eguzki kuotia jasota (maldita sea la praia / maldito sol asesino....), eguzkixak bigundutako garun honek ez daka askorako ahalmenik, zertzelada inpresionista txiki batzu emotiaz gain.

Kuadro inpresionistia - Gehiago irakurri

Eguzkiaren mirari bi

2013/07/07

“Ikusi ala ez ikusi, zeruan dago eguzki” dio euskal atsotitzak. Eta, esaera zaharraren eskarmentua omen denez gero, ez dugu sekula zalantzan jarri, azken hilabeteotako eguraldi eskasak sinesteko arrazoi handirik eman ez digun arren. Baina tira, azkenean, hona eguzkia begi bistan. Aurrerantzeko astebeteetan fede-kontua baino zertxobait gehiago izango al da!

Eguzkiaren mirari bi - Gehiago irakurri

Santiago bideko paradoxak

2013/07/06

Kung-fu ikastaroek zein ingelesezko mintza-praktika eskaintzek nabarmen adierazten dutenez, argazkiko kafe-denda euskara nagusi den herriren batean dago. Hala ere, oporretara joan dira nonbait eta, paradoxa bada ere, inoren iragarkiak euskara hutsez bere egiten dituen arduradunak ez du bere aldetik beste horrenbeste egin, askoz ere samurrago zukeen arren.

Santiago bideko paradoxak - Gehiago irakurri

Arropa aldaketa eguraldi aldaketetan

2013/07/04

Euskadi Irratiko Faktoria saiorako kolaborazioaren oinarria.

Arropa aldaketa eguraldi aldaketetan - Gehiago irakurri