Kilker Eguna
Nazismoak, nolabaiteko ideia eta xede garrantzitsuagoen aitzakiaz, 18 milioi lagun “garbitu” zituen, 1941-1945 bitarteko bost urteetan. Sei milioi inguru judu eta, beste hamabiren bat miloi preso politiko, komunista, ijito, ezkertiar, Jehovaren Lekuko, elbarritu, homosexual eta herri arioaren onerako kaltegarri omen zen edozein, besteak beste.
Nazio Batuek, 2005ean, urtarrilaren 27a ezarri zuten Holokaustoaren Biktimen Nazioarteko Oroitzapen Eguntzat, eta Europar Batasunak, 2007an, legez kontrakotzat jo zuen holokaustorik ezaren argudioa. Alegia, ez dagoela inondik ere holokaustorik gertatu zenik zalantzan jartzerik.
Segurutik Europar Batasunak borondaterik onenaz debekatu zuen holokaustorik eza defenditzea. Baina ez dakit ba nik zer ote den tamalgarriagoa: aldekoen eta kontrakoen arteko eztabaidak irautea ala batzuok eta besteok zeharo ahaztea.
Kilker Hiztunaren pareko edo dira biktimak. Aitortu dezagun, biktimak ez al dira gogaikarri samarrak? Izan ere, zertarako behar dugu ba kontzientzia txarra sekula baretuko ez digun kilkerrik?
Kilker Hiztuna eta Pinotxo
1a.
Holokaustoaren biktimak aipatzen direnean, oso gutxitan aitatzen da naziek eraildako 20 miloi errusiar zibilak Errusia inbaditzerakoan. Garrantzia, ia bakarra, kontzentrazio eremu nazietan 6 miloi judu gaseztatuei emanaz.
2a.
Niretzat korapilatsuena.
Lehenengo Mundu Gerra bukatu ondoren Versaillesko Itunaren bidez, 226.000 miloi urre-markotan izan zen aliatuek Alemaniari ezarritako izuna.
1924-1929 artean Weirmar Errepublika alemanak BILOI BAT dolar eskuratu zuen AEB-etatik Versaillesen ezarritako izuna ordaintzeko.
1929ko “krak” dela eta, Alemaniak izuna pagatzen ez duenez gero, onartzen da Young Plana eta izuna 112.000 miloi urre-markotan murrizten da. Gero Hoover Luzamendu eta Lausannen egindako negoziaketen bidez, Frantziak eta Erresuma Batuak uko egiten diote kalte-ordainak kobratzeari.
Dena horrek kalte-ordainen %98a barkatu ziela alemaniarrei adierazten du. %2 hondakina ez zen inoiz pagaturik izan, Hitlerrek berak etena Alemaniako gobernura heldu zenean.
Bigarren Mundu Gerra zela kausa, beste kalte-ordain handiak ezarri zizkioten aliatuek Alemaniari, baina, haiek ere ez ziren inoiz ordainduta izan. Londoneko Itunari esker, zorra izugarri hura kitatu zien alemaniarrei.
Honen trukean, orain, Alemaniak, Europarrekin dituen zorrak ordaindu ez duenak, Europako zati handi bat txirotzen ari da multinazional, banku, Bilderberg, Rostchild, Rockfeller eta hainbat eta hainbat aberats edo politikarien oniritziz.
Holokaustoaren Biktimen Nazioarteko Oroitzapen Eguna? Zer azpijoko maltzur da hori? Nor engainatu nahi dute? Zer kilker eta milker ondo!!