Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Eguzki arraixuak oratu nahixan

2013/08/25

Metro erdiko neurrixa nekaneko errekuerdo asko dakadaz nik. ¿Ze edade? Ez dakitt. Baiña pizkat makurtuta mahai azpixetan kabitzen nintzan, eta ondo gogoratzen dot mahai-azpi bakotxan ikuspegixa: Mekolako sukaldeko formikazkuan hanka plegable ugartuak; egongelako mahaizarran largeruak eta sitz-zuluak; Lekeittioko jangelako kuadraua, mantelpian nere etxe eta ezkutalekua; eta azpixetan iñok jakin barik egindako boligrafo-marrazkixak...

Eguzki arraixuak oratu nahixan - Gehiago irakurri

Allende, Aldama eta Abasolo

2013/08/24

Mexikon inork ez daki euren nazioaren independentziaren hiru heroirik nabarmenenetakoak –Ignacio Allende, Juan Aldama eta Mariano Abasolo*—euskaldunen semeak zirenik, eta gurean inork ez daki euren aitak –Domingo Narciso Allende, José Ignacio Aldama eta Bernardo Abasolo— euskaldunak izan zirena. Informazio bi horiek bilbatu ditu Inma Roiz kazetari okondoarrak “Manuela” nobelaren (Ttarttalo, 2013) baitan.

Allende, Aldama eta Abasolo - Gehiago irakurri

Idoluak

2013/08/24

Illuntzixan, Markiñatik etorrittako gazte batzui begira. Foballian sendo dabiz, eta euretako batzu inguruko umiak jokatzera gonbidatu dittuez. Ez dabe gehixago bihar!

Idoluak - Gehiago irakurri

Bookcrossing asuntua

2013/08/23

Asier Sarasuak akulua sartuta, azken hillietan liburuak trukatzeko egitten nabillen esperientzixia kontauko dot hamen.

Bookcrossing asuntua - Gehiago irakurri

Modeluaren amaiera

2013/08/22

“Modelua apurtu egin da” adierazi du Mikel Astorkizak, Basque Cycling Pro Team fundazioaren zuzendariak. Zein modelu ote apurtu egin dena? WordTourrean parte hartzeko Euskaltel-Euskadiren modelua.

Modeluaren amaiera - Gehiago irakurri

"Ganar a cualquier precio" (Hamilton & Coyle, 2013)

2013/08/21

Ganar a cualquier precio: La historia oculta del dopaje en el ciclismo (Planeta, 2013).

"Ganar a cualquier precio" (Hamilton & Coyle, 2013) - Gehiago irakurri

Urrezko Maskorra suei

2013/08/20

“Donostiako suek elementu kutsatzaile gehiago isurtzen dute Aste Nagusian, errauskailuak urte guztian zehar baino”*. Hala ere, Donostiak berrogeita hamar urte daramatza Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa antolatzen eta irabazleari, esker onez, Urrezko Maskorra ematen. Baita aurten ere.

Urrezko Maskorra suei - Gehiago irakurri

Burdinazko itsas-zubia

2013/08/16

Bizkaiko Muskizko itsasbazterretik Nafarroako Urdazubiko basoetaraino 180 kilometro galdu daude eta, itxuraz behintzat, bi mundu eta bi historia (Lope Gartzia Salazarren eta Axularreneko Pedro Agerreren munduak eta historiak), elkarren arteko batere harremanik gabe. Hala ere, azken bizpahiru astebeteotan hainbat bilera izan dute muzkiztarrek eta urdazubitarrek “bi herrion arteko senidetzea sustatzeko eta hainbat mendetan zehar elkarrekin izan dugun harremana berbaliotzeko”. Muskizek eta Urdazubik mendetako harremana? Zertaz ote?

Burdinazko itsas-zubia - Gehiago irakurri