Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / "Haragia", Eider Rodriguez (Susa, 2007)

"Haragia", Eider Rodriguez (Susa, 2007)

Asier Sarasua 2014/03/05 20:05

Haragia
Eider Rodriguez
Susa, 2007

Haragia eta azala. Beroa eta hotza. Jarrerak, sentimenduak eta premiak. Haragia ukitu nahia eta ezin ukitua. Oraingo minak, baina baita lehengoak ere, ezagunak eta ezezagunak, agerikoak eta ezkutuak. Amodio pixkat eta desamodioa barra-barra.

Lanetik bota berri duten emakumea, etxetik alde egingo duen beste bat, eta ihes egin mahiko lukeen hirugarrena; presoa eta abokatua, desagertutako gurasoak, suizida potentzialak eta haragizkoak. Giza harreman katramilatsuetan trabatutako pertsonaiak. Eider Rodriguezek zorrotz disekzionatutakoak. Zorrotz, baina juzkurik egin gabe. Gordin.

Katu jendea bezala, (hori ere famatu nuen aurreko batean) ipuin-liburu on bat. Ipuin-liburu bikain bat. Hamabi ipuin eta hamaika mikro-istorio. Izan ere, ipuina amaitzean galdetzen diozu zure buruari, "zertaz zen?", eta erantzuten duzu: "pufa, hainbeste gauza eta detaile kontatu dizkigu 10 orrialde eskasetan. ..!". Errealitatearen behatzaile eta kontatzaile zorrotza da izan, Rodriguez.

Estilo sendoan idatzitako ipuinak dira, konplexuak baina artez idatzitakoak, liburuari batasun handia emanez (ipuinen bat ezberdin samarra bada ere). Oso orekatua, gainera, ipuin guztiak direlako onak; gehienak oso; hiruzpalau bikainak. Zeintzuk azpimarratu ditudan? Ia guztiak, esate baterako: Salgai, Apur bat Zoroa, Hirugarren oparia, Nahiago nuke gezurrik ez esan, Usainak edo Errautsak.

Kasualitatez, ia jarraian irakurri ditut Alice Munro (Zorion handiegia) eta Eider Rodriguez, eta esango nuke nolabaiteko antzekotasunak daudela bataren eta bestearen artean. Ipuinak planteatu eta garatzeko orduan, istorioak aukeratzeko orduan, egoerak eta sentimenduak hain aratz azaleratzeko orduan; gauzak esan gabe esateko eta esandakoak ezkutatzeko orduan, ipuinei ez-amaierak jartzerakoan. "Hara gure Alice" pentsatu dut amaieran.

Laburbilduz, liburu zoragarri bat. Azken batean hezur-haragizkoak baikara. Irakurri.

Eguneraketa: Eider Rodriguezi egindako bi elkarrizketa aurkitu ditut sarean. Bata Beñat Sarasolak Haragia liburu honi buruz egindakoa. Bigarrena, Idurre Eskisabelek egindako luze hau:

etiketak: liburuak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz