Musculábamos ayer...
Azken urtietan ez dot kirola egittera juan biharrik izan; lehendik pizkat aspertzen ninduan makiñetan zirri-zarra ibiltziak, eta kobazuluetako jardunakin nahikua eta sobra izaten nebanez... kiroldegira agertu bez. Azkenaldixan, baiña, hainbat arrazoingaittik nahi baiño gehixagotan egin detsat huts lurpeko deixari, eta dakaten biharra eukitta, “zeozer” egitteko premiñia etorri jata, lepoko miñekin ez hasteko. Halan, askotan pasatzen jatan lez, El Abuelo Congelado moduan sentidu naiz aspaldittik zapaldu bako eremuan.
Lehelengo inpresiñua, deigarrixena, kristo guztia online ikustia izan da. Nik segapotua kendu barri badot be, ba dakitt gaur eguneko joeria kontrakua dala. Orduan: lehen be ikusten ziran mobillak gimnasiuan, bai, baiña berba egittekuak. Oiñ, ostera, ixa danak iPhone itxurako oholtxuekin dabiz: batzu musikia entzutzen, bestiak pantallia pallakatzen... (etxata txarto begittantzen ¿eh? Atentziñua deittu bakarrik).
Bestalde, makiña guztiak barriztuta dagozela irudittu jata. Ez da hala. Ba dagoz bai makiña barrixak; baiña, hobeto begiratuta, gehixenak azala aldatuta dakela konturatu naiz. Azkenaldixan eraikiñetan erabiltzen dirazen fatxada itsasgarrixen estiluan...
Sorpresa txarra: saunan... ¡dutxa hotza hartzeko aukeria kendu dabe! (!!???!!!). Terapeutikoki, lokatzezko baiñu bati lokatza kentzian pareko astokerixia.
Musikia: lehen “dance” estiloko gauzak gero eta gehixago entzutzen baziran be, oin... besterik ez dago. Gaur, gaiñera, 1980 hamarkadako “greatest ittuak” chunda-chunda galbahetik pasautako monografikua zeguan (Bon Hobby “It’s my life”, Flashdance...). Bistan da, lehengo aldian, LSD lineak publikuan neurriko musikia ipintzeko aukeria ekarri dabela... (domeka goizian, kuarentoi tripahaundixa ugari).
Jentiari buruz, ba danak ezezagunak dirazela. Oin dala 8 urteko habitualei be (“Tiki-tiki” & Cia) bizimodua aldatu jakela imajinatzen dot, umiak-eta... eta gaur egunian dabizenak, zein diranik bez. Bueno: salbuespen bat dago. Oin dala 8 urteko moduan hor dogu Andoni Badiola Osoro jauna, gimnasixoko “kefia” ;-)
Arropekin be, “zer erantzi”? Hau ez da gauza barrixa: sasoi baten, ziklismoko erropetan bapateko aldaketia egon zan moduan, beste kiroletako “modan” igual ez da hain era radikalian igarri; baiña aldaketia egon, egon da. Nik kaleko erropa normalakin egin izan dot kirola, algodoizko kamiseta nasaixakin-eta, taparroiekin-eta... Eta lehen ba, tira, “euskal traje rejional barrixa” sartuta bazeguan be, nere moduko elemento batzu ikusten ziran ondiok. Oiñ... gitxi, gitxi! Dana lycra eta dana markatzen.
Gaiñera zapatillak erosi bihar izan dittudaz (lehenguak oin dala 4 urte-edo bota nittuan) eta, joder...! Normal itxurako zapatillarik ez! Dendako merkenak erositta be, dana brillua, kolore bizixa... Beraz hor nabil ni, nere erropa ziztriñekin eta briztadaz betetako zapatillekin. Whore of the Worlds pelikulako bigoteduna sentitzen naiz (pizkatxo bat).
Modu serixo eta profesionalian amaitzeko, hamen lagakotsuet kiroldegixan egitteko moduko ariketatxo batekin. Iskiotibialak luzatzeko sorki-lana, via Aritz Agirre