Urak bide erdia baino ez du egin
Amatiño
2014/03/04 23:50
Berriro ere itsasoa lehorreratu omen da, bereak ez diren esparruak hartuz. Baina mapa zaharretan begiratuz gero behintzat, begi bistakoa da lehorra dela itsasoaz jabetu nahirik aspalditxodanik diharduena eta itsasoa, aldiz, galdutako eremuak lantzean behin aldarrikatzen dituena.
Egungo hondartza oso-osoa gainditu ostean, itsasoa Debako parkinaz jabetu da gaur goizean (Unai Froilanen argazkia)
ETBren kamera uholdearen lekuko
Lehengo hondartza, egungo belartza
Debako zumardia, noizbaiteko hareatzetan zabaldua
Erdi Aroko Deba, harresi barruan bildua. Goiko lau argazkietako eremuak, harresietatik kanpora leudeke. Hurbilena (ETBren kamera) elizatik ehun metrora eta urrutiena (parkina) berrehunera. Itsasoak, dezente haserretu arren, bide erdia baino ez du egin