Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Xanduli, manduli, kikirriki..... eman goxokiak guri!

2014/11/03

Halloween erauntsiari aurre egiteko modurik ez, eta gutxienez, zapalduko gaituen buldozerraren karrozerian marka txiki bat egiten saiatzea pentsatu dut. Seme-alabekin kontua aztertu ondoren eskatu nien gutxienez ez zezatela "truco o trato" formula amerikar-gaizki-espainolizatua erabili.

Xanduli, manduli, kikirriki..... eman goxokiak guri! - Gehiago irakurri

Enpresarien alde, eufemismorik gabe

2014/11/03

Enpresariak “enprendedore”tzat mozorrotu nahi izatea da euskal gizartearen beste alukerietako bat. Eufemismo horretan antzematen da euskal gizartearen aurreiritzi larria. Nonbait gure sasi-eskuzabaltasunean gertu gaudeke enpresari gazte eta hasi berriei harrera abegitsua eskaintzeko; handiei, ordea… egurra.

Enpresarien alde, eufemismorik gabe - Gehiago irakurri

Azpimarra erraldoian

2014/11/02

Aspaldiko partez Azpimarra saiora bueltau naiz, biharreko atxakixan. Oso aldatuta topau dot! Saiua hazi egin da urte bixan, audientziak gora egin daben seiñale: oin bloke desbardiñez osatuta dago, gonbidatu pilluakin, gaixak zabalago landuta... Ordu ta erdiko superrekoizpena, nere sasoian ordu erdira be ez giñanian allegatzen!. Off the record esan zeskuenengaittik, astegunetan gai serixuetan ibiltzen dira, eta barixakutan chill out pizkat egitteko aprobetxatzen dabe; bloke horretan sartu nintzan ni, hain chill out eginda eze, Maddalen eta Asier aurkezliak be kantzontzillo/pantaloietan txixa egin biharrian jarri genduzen! (toma faltsuetarako materixala).

Azpimarra erraldoian - Gehiago irakurri

Industriarik gabe ezin industria-gizartearen ongizateari eutsi

2014/10/31

Industriak biltzen du herrialdeen I+G delakoaren zatirik handiena, industria da lanpostuak gehien biderkatzen dituen jarduera ekonomikoa; industria, goi mailako lanposturik gehien eskaini, soldatarik altuenak ordaindu eta zerbitzu-arlorik landuenak eragiten dituena. Industria da gehien nazioarteratzen den ekoizpen-mota eta industriak berak neurtzen du herrialdeen arteko lehiakortasuna. Baina, lehen ez bezala, orain industria ez da berez sortzen, ez du merkatuak besterik gabe sustatzen. Industria nahi izanez gero, herri-erakundeek industria-politika erein beharko dute eta gizarteak industriaren aldeko apustua egin. Nahi al dugu?

Industriarik gabe ezin industria-gizartearen ongizateari eutsi - Gehiago irakurri

METAFORAK

2014/10/30

Espainia huts egin duen estatu bat da...

METAFORAK - Gehiago irakurri