Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Daukanak ez daukanari, kolkoa bete madari

Daukanak ez daukanari, kolkoa bete madari

Luistxo Fernandez 2015/01/02 13:15

Gure aita otsailean hil zitzaigun, eta familiako Gabonetako tradizioak aldatu behar izan genituen, ondorioz. 37 urtez, nik uste, haren etxean elkartzen ginela bazkaltzeko, ez beti denok batera, baina bai behintzat, Natibittate egunez, lau seme-alabak aitarekin.

Aita barik, etxea ere salgai jarrita, antolakuntza berriak egin behar izan ditugu. Nire etxea jarri nuen boluntario, eta bueno, elkartu ginen batzuk. Paperezko mantela, plastikozko edalontziak: gabon proletarioak, betiko moduan alegia.

Urte berriarekin, bestalde, wasap talde batean baino gehiagotan ikusi dut modan jarri dela (ustez) animazioko katu batek abesturiko gabon-kantuena. Lagun bati grazia handia egin zion apenas ulertzen zuen bizkaierazko Urte-barri-barri batek, katuaren ahots bitxian... Gure aita zenak kantatzen zuen haren bertsio bat, eta, tira, gerorako geratu dadin, arbolaren aurrean grabatu eta abestera ausartu naiz. Horra, lotsa gitxirekin:

Serafin
Serafin dio:
2015/01/02 18:56
Oso politta Luistxo. Eskerrik asko.
Maite
Maite dio:
2015/01/03 19:35
Ze polita, Luistxo!

Lehengoan juxtu Twitterretik eskatu nuen 'Urtezahar' edota 'Urteberri'hitzekin kanten bat eta Zihara Enbeitak aitaren bi grabazio bidali zizkidan. Zoragarriak haiek ere! Hementxe entzungai (azken grabazioan, biak batera).

http://gaurkohitza.com/urtezahar

Muxu bat!
Ana Morales
Ana Morales dio:
2015/01/05 07:27
Ze polita, bejondeizula! Bermion oso antzeko bat kantatzen dute, eta amaieran, intxaurrak bota airera.
Urte Barri on!
Oier A.
Oier A. dio:
2015/01/07 17:04
Ona Luistxo! Urte berri on!
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2015/01/11 15:32
Luistxo, hori dok eta! Amy Winehouse bezain zirraragarria! Eskerrik asko eta besarkada handi bat!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004