Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Urte berri, ur berri

Urte berri, ur berri

Amatiño 2015/01/02 14:00
“Urte” hitzak uraren (eurien?) zikloarekin izan lezakeen lotura aztertu zuen Jose Maria Satrustegik 1972an. Baita ikertu ere, Sakanako “Ur barrena, ur goiena” herri-koplek adierazi nahi ote dituzten bizitzaren zeharreko ur-isuriak edo joan-etorriak.

Ur barrena

Ur barrena, ur goiena, urte berri egun ona. Egun onaren seinalea, hemen dakargu ur berria. Ireki ezazu ataria, presta dezazun gosaria.

Jose Maria Satrustegi (Arruazu, 1930 – 2003) euskaltzaina eta etnografoa, Urdiaingo parrokoa izan zen luzaro eta, bertatik bertara, sekulako abagunea izan zuen Sakanako (Arruazu, Altsasu, Arbizu, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Uharte Arakil, Urdiain…) zein Imotzeko (Etxaleku, Larraun, Oskotz…) ohiturak eta moldeak biltzeko eta miatzeko.

Haren azterlan asko eta asko argitaratu ziren Fontes Linguae Vasconum eta Cuadernos de Etnografia y Etnologia de Navarra aldizkarietan, egungo giroaz besterik iruditu arren, 1969tik aurrera nafar erakundeen ardurapean plazaratu izan direnak.

Hain zuzen ere, Fonte Linguae Vasconum delakoan argitaratu zen (1971/7. zenbakia.) “Canto ritual del agua en Año Nuevo” azterlana, sekula gai honetaz egin den bilketarik sakonena, segurutik.

 

Urte berri, ur berri, bainu berri

Ez da inondik ere ohitura zaharra, baina bai, ordea, gero eta usuagoa: Urteberri eguneko itsas-bainua alegia. Ohitura aski latza, zenbait urtetan; ez, ordea, aurtengoan. Eguraldia, zoragarria. Eta, gainera, ur-barruan (12 gradu), eguzkitan baino epelago (7).

Urteberriko bainua2

Lege zaharrekoak eta...

 Urteberriko bainua1

..."modelnoak".

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: