Blogak
Joxe Azurmendi: “Nazioa objektiboki deskriba daitekeen zerbait da edo ezer ez da”
2015/01/02Joxe Azurmendik Euskal Herriaren izan nahia oztopatzen duen edozein ideologiaren aurka jotzen du. Badugu zapalketa gordina, baina mendera-molde beharraren araberako mozorro seduzitzaileak ere erabiltzen dira: nazioartekotasuna, giza eskubideak, zibismoa, unibertsaltasuna, hiritartasuna, berdintasuna, kosmopolitismoa, demokrazia, aurrerapena, zentzuna, praktikotasuna. Frantziari kontzeptu polit horiek hizkuntzen hilerri bilakatzen lagundu diote. Elkarrizketa hau, paperean, “Ortzadar”en.
Urte berri, ur berri
2015/01/02“Urte” hitzak uraren (eurien?) zikloarekin izan lezakeen lotura aztertu zuen Jose Maria Satrustegik 1972an. Baita ikertu ere, Sakanako “Ur barrena, ur goiena” herri-koplek adierazi nahi ote dituzten bizitzaren zeharreko ur-isuriak edo joan-etorriak.
Barandiaranek, 125 urte
2014/12/31Bai, 125 urte Jose Migel Barandiaran (1889-1991) Ataunen jaio zela, abenduaren 31an. Gazte-jendeari aspaldiko historia irudituko zaio baina gure aitonak 49 urte zituen Barandiaran jaio orduko eta Aranberrineko nire osaba-izebarik gehienak haren belaunaldikoak (edo zaharragoak) ziren. Oraindik orain, Sabino Arana ia-ia bart gauekoa da.
#eBird: hegazti-behaketen datu-base mundiala
2014/12/30Cornell Lab-ek sortutako sareko tresna eta datu-basea. Bi aldiz mundiala: mundu osokoa delako, eta benetan aparta delako.
Umeen erreinuan, umeak galtzaile
2014/12/29Euskadi irratiko Faktoriarako 2014ko abenduaren 26an botatakoaren oinarria
Aukeran, Txopitea falta
2014/12/28“Irudi fantastikoa” izenburupean, bisitatxoa merezi duen erakusketa dago Donostiako Kursaalean. Nekez gero, horrenbesteko margolariren antologia joria, Beorlegi "eibarlaria" tarteko. Hain zuzen ere, aukeran, gure Txopitea fantastikoa falta.
Internet: problema edo irtenbidea?
2014/12/28"The Internet is Not the Answer" izeneko liburua argitaratu berri du Andrew Keen idazleak. Lehendik "The Cult of the Amateur" eta "Digital Vertigo" liburu polemikoak argitaratu zituen. Elliot Lepers aktibista frantsesak Amazon-Killer gehigarria plazaratu du liburu-denda independenteak laguntzeko. Forgotify, Spotify-n inoiz entzun gabeko kantak deskubritzeko erreminta.
