Katiak orkatilletan + Cherilyn + Ibon etxea
Argazkiak.org | Katiatuta © cc-by-sa: txikillana
Lehelengo begi-kolpian asko gustau jataaz: “fashion biktimen” irudikapen bikaina (preso-bolan kontsumogaixak irudikatzen zirala pentsau juat).
Halan be, erretratua egittera juan naizenian txarto begiratu dotela konturatu nauk. Preso-bolan marraztuta dagona etxebizitzia dok. Gaiñera, beste pintada batzu be ba dagozela konturatu nauk. Klase bikuak dittuk: bata takoi bako zapatiakin, eta takoidunakin bestia.
Baleko mezua iruditzen jatak; etxebizitzetara eta mailleguetara katiatuta bizi dan jentia irudikatzeko, pentsatzen juat Baiña... gauziari bueltia emonda, kritikatzeko modukua be bada: badirudi takoidunekin andrazkuak irudikatu gura dirala, eta zapatillekin gizonezkuak. Horretara ¿andren oiñetako naturalak, takoiak dirala ulertu bihar dogu? ¿kanon estetikuak inposatutako tortura instrumentu horixe berori? Labankada majua pintadian egillian aldetik.
Bide batez, hamen Ondarrun harrapautako beste bat, asko gustau jatana. Ez nago seguro goiko zatixak (Cherilyn) eta behekuak (Ibon etxea) lotuta dagozenik, ezetz esango najeukek. Bixak txantxilloiez eginda jagoza; bistan da, azken urtietan, sistema honek hormasprayko kreatibidadia piztu dabela. Behekua Ibon Iparragirre lagun presuan aldeko mezu argixa dok, ez daka buelta haundirik; goikuak, barriz, eztabaidarako emoten jok. Zuen ustez zein da bere mezua?
Argazkiak.org | Cherilyn + Ibon etxea © cc-by-sa: txikillana