Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Hegazti negutarren jarraipena, 2014-2015 #SACIN

Hegazti negutarren jarraipena, 2014-2015 #SACIN

Asier Sarasua 2015/02/24 21:50

SEO elkarteak urtero antolatzen du SACIN programa, hegazti negutar arrunten jarraipena egiteko. Helburua da negua Espainian igarotzen duten hegaztien jarraipena egitea, eta populazioen gora-beherak aztertzea.

Programan parte hartzeko, aztertu nahi duzun ingurua aukeratu behar duzu (nire kasuan WN4080 laukia) eta inguru horretan 500 metroko 8 ibilbide zehaztu. Ahal bada, 8 ibilbide horiek zure kuadrikula horretako habitaten adierazle izan behar dira. Behin ibilbideak aukeratuta, neguan zehar bi bisitaldi egin behar dira (abendutik otsailera), eta 8 ibilbide horietan ikusi eta entzuten diren hegazti guztiak kontatzen dira. Ibilbide bakoitza 15 minutuan egin behar da; guztira, 2-3 orduko lantxoa.

Nire kasuan, etxetik irten eta Kalamua tontorrera igotzen naiz, ia-ia zuzenean, ondorengo 8 ibilbide eta habitatak aztertuta:

  • Auzoa edo herriaren kanpoaldea
  • Herrigunea
  • Baso mixtoa
  • Baserri inguruko landazabalak (2)
  • Pinadiak (2)
  • Mendialdea

Aurten (2014-2015) ikusitako hegaztiak hauexek izan dira. Guztira 30 espezie (abenduan 26 espezie eta 155 txori; otsailean 21 espezie eta 109 txori). Ugarienak, espero zitekeen bezala, txantxangorria, kaskabeltza, zozoa, hormatxoria, txepetxa, belea, txitxia... Hedadurari dagokionez, duda barik, txantxangorria errege, aztertutako 16 ibilbideetatik 14tan agertu delako.

Urtebeteko datuek ez dute informazio handirik ematen, hala ere. Kontua da ibilbide berdina hainbat urtez egitea eta, horrela, jasotako datuak alderatu ahal izatea (laukiaren serie historikoarekin, eta beste lauki batzuekin). Nire kasuan lehenengo urtea izan da; esango dizuet 8-10 urte barru.

Hemen  2014-2015 neguko datu guztiak:

ex trans ex trans trans.total
Anas platyrhynchos Basahatea (aratia) 5 1 5 1 2
Phalacrocorax carbo Ubarroi handia 2 1 1
Buteo buteo Zapelaitza (abendua) 2 2 2
Columba livia domestica Etxusoa 12 2 1 1 3
Picus viridis Okil berdea 4 2 1 1 3
Garrulus glandarius Eskinosoa (eskilasua) 1 1 2 2 3
Corvus corone Belea 9 4 6 4 8
Ptyonoprogne rupestris Haitz enara 2 1 1
Lophophanes cristatus Amilotx mottoduna 5 2 3 1 3
Parus major Kaskabeltz handia (burubaltza) 15 5 12 4 9
Periparus ater Pinu kaskabeltza 6 2 2
Aegithalos caudatus Buztanluzea 5 1 1
Sitta europaea Garrapoa (okiltxorixa) 1 1 1
Certhia brachydactyla Gerritxoria (katanarra) 1 1 1 1 2
Troglodytes troglodytes Txepetxa 10 6 4 4 10
Regulus ignicapilla Erregetxo bekainzuria (piñu-txorixa) 3 3 3
Phylloscopus collybita Txio arrunta (txirixua) 2 2 2
Prunella modularis Tuntun arrunta (txoribaltza) 2 2 2
Erithacus rubecula Txantxangorria 17 8 16 6 14
Saxicola rubicola Pitxartxarra (txinbo karkarra) 1 1 1
Turdus merula Zozoa 12 5 13 4 9
Turdus philomelos Birigarroa 4 3 3
Turdus iliacus Birigarro hegagorria 2 1 1 1 2
Turdus viscivorus Garraztarroa (kaztarrua) 2 1 2 1 2
Motacilla alba Buztanikara 1 1 1
Anthus pratensis Negu txirta (txitxixa) 18 3 4 2 5
Fringilla coelebs Txonta (parandia) 7 4 9 3 7
Pyrrhula pyrrhula Gailupa (frutabatzailia) 2 1 1 1 2
Carduelis carduelis Kardantxiloa 1 1 1
Passer domesticus Txolarrea (hormatxorixa) 15 2 14 3 5
155 109

 

Argazkia: Wikipedia

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz