Blogak
Lehen lotsa, orain... izorrai!
2015/07/10Lekittoko potxuak dira, zalantza barik, azkenaldixan hormasprayko materixal gehixen sortzen dabillen taldia. Aste honetan bertan Isuntza/Ondarzabal hondarrian egin dabe pintada eder hau: itxuraz sinplia, baiña mezu sakonekua.
Nicasio Landa, lege zaharreko nafarra
2015/07/09Espainiako Gurutze Gorria 1864ko uztailaren 6an sortu zen, Madrilen. Inor gutxik daki, ordea, Nafarroakoa bezperan jaio zena, Iruñean, eta, bien eragilea, Nicasio Landa, iruinseme, foruzale eta euskaltzalea.
Kutxa ergelarenak
2015/07/07Euskadi irratiko Faktoria saioan 2015eko ekainaren 26an egindako kolaborazioa
Ramon Pelinski hil da
2015/07/07Musikari, etnomusikologo eta musika eta dantza ikertzailea, bart zendu da Ramon Pelinski (1932-2015). Argentinan jaio eta Argentinan bertan, Frantzian, Polonian eta Alemanian egin zituen musika eta filosofia ikasketak, eta doktore izendatuta Montreal-eko (Kanada) unibertsitatean katedratiko izan zen.
Flyscheko gau-harmonian zehar
2015/07/06Izurdeak, fokak eta marrazoak preso ikusi nahi dituenak akuarioren batera jo beharko du, baina ilunabarrean euren kasa paseatze aldera ateratzen diren espezie arruntak bertatik bertara agurtu nahi dituenak, berriz, Debako hondartzan du aukera-maukera, parkinetik hamar minutura.
Etorkizuna adosteko gai liratekeen politikoak ditut amets
2015/07/03Eusko Legebiltzarrak haustura hidraulikoaren (frackina) teknika uxatzeko araua onartu du. Erabaki politikoa da. Nabarmen demokratikoa. Baina ez, serioa. Euskal energia-politikak populismo gutxiago eta eztabaida sakonagoa behar du. Besteak beste, etorkizuna ez da sekula “gure esku egongo” energiaz zer arraio egin nahi dugun elkarrekin adosten ez baldin badugu.
